Pagolako (Zuberoa) maskaradara irteera igandean, Orbeldi D.T.-koekin

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 15a, 08:54

Maskaraden denboraldi betean dira Zuberoan apirilera arte. Aurten ordea salbuespen bat egingo dute; denboraldiz kanpo Hego Euskal Herrian bisita bat egitekoak dira uda atarian. Zuberoako maskarada Usurbilen, ekainaren 16an!

Girotzen hasteko, maskarada bat bertatik, barrutik ezagutzeko aukera bikaina eskainiko du Orbeldi Dantza Taldeak iganderako antolatu duen irteerari esker. Maskaraden denboraldi betean den Xiberoara txangoa antolatu du otsailaren 17rako, Pagola herrira. Autobus zerbitzua antolatu dute joan etorria egiteko, izen ematea itxita dago jada. Egun pasara apuntatu direnek ikuskizunaz gozatu ahalko dute egun osoz bertan bazkaltzearekin batera.

Otsailak 17, igandea

8:30 Irteera Oiardo Kiroldegitik autobusez.

11:00 Pagolara (Zuberoa) iritsi eta goizeko barrikada ikusi.

Eguerdian, bazkaria (janaria norberak eraman beharko du eta aterpea ziurtatua dugu. Kafea Orbeldiren kontu).

17:00ak aldera, maskaradaren arratsaldeko saioa.

19:00 Itzulerako autobusa.

21:30 Usurbilera iritsi.

Antolatzailea: Orbeldi D.T.

Argazkiaren egilea: Aitor Irazusta.