Yolanda Arrieta, Ugaitz Agirre, Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga gaur, 53. Durangoko Azokan

Yolanda Arrieta, Ugaitz Agirre, Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga gaur, 53. Durangoko Azokan

Usurbildarrekin hiru hitzordu izango ditugu Durangoko Azokaren. 53. edizioko bigarren egun honetan (abenduaren 6an). Eguerdian, Ugaitz Agirrek bere estreinako "Tximeletak bizkarrean" liburuaren aurkezpena. Arratsandean, Yolanda Arrietaren txanda. Abenduaren 12an Sutegin egin aurretik, gaur Landakon Bizenta Txiki eta Mari Xor liburuen kontaketa egingo du. Eta osteguna borobiltzeko, Jakoba Errekondorekin eta Antton Olariagarekin hitzordua; "Landareak Lantzen" 2019ko agenda-liburua aurkeztuko dute.

Usurbildarrekin hiru hitzordu honenbestez gaur, 53. Durangoko Azokan:

53. DURANGOKO AZOKA

Ordutegia: 10:30-20:00.

Egunak: abenduak 5-9.

Abenduak 6, osteguna

Ahotsenea Solasaldiak

12:30-12:55 Ugaitz Agirreren “Tximeletak bizkarrean” liburuaren aurkezpena. “Bertan, istorioaren sortze prozesua azaldu eta pentsarazi nauten ideietan edota kontzeptuetan sakonduko naiz: historia, identitateak, harremanak... Bestetik, estiloaren inguruko gogoetak eta eraginak azalduko ditut”.

18:00-18:25 Jakoba Errekondoren eta Antton Olariagaren eskutik, Landareak Lantzen 2019ko agenda-liburu berriaren aurkezpena. “Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu... Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza? Izan ere, zenbat lan!”.

Sagu Ganbara

16:00-16:30 Yolanda Arrieta idazleak, Bizenta Txiki eta Mari Xor liburuen kontaketa egingo du Areto Handian. 5-12 urtekoentzat.

Abenduak 7, ostirala

Irudienea

11:30-12:30 Askekintzaren “Gurean” dokumentala. “Jaietan animaliek jasaten duten "zapalkuntza" jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari”. Tartean, Usurbilgo jaietako irudiak ageri dira.

18:00-18:45 Aginagan eta Usurbilen grabatutako “Oreina “filmean oinarritutako 3 laburmetrai.

Abenduak 8, larunbata

Areto Nagusian:

15:00-15:30 “Dantza” filmaren inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz. Gogoan izan, Orbeldi D.T.-k parte hartu zuela filmaren grabazioetan.

16:00-16:30 Ilargiaren Egutegi arrakastatsuari buruzko aurkezpena eta kontsultategia. “Jakoba Errekondoren eskutik baratzea, fruitu arbolak eta basoko lanak. Pello Zabalak aukeratutako esaerak. Xabier Akizuk ilargiaren eraginaren saioak eta “Ilargiari begira”. Maria Thunen egutegi biodinamikoarekin osatua”.

Irudienea

19:00-19:45 “Dantza” dokumentalean oinarriturako dokumental sail baten lehenatalaren aurkezpena.

Informazio gehiago: durangokoazoka.eus