Berme Batzordearen eskaera Foru Aldundiari: "Hitzartu gizarte-ekimenaren ordezkaritzarekin bil daitezela"

Noaua Aldizkaria 2018ko abe. 29a, 17:06

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

2019-2030 urte arterako Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketarako plan alternatiboa aurkeztu du gaur GuraSOSek, Hernaniko Oronan. Azken urtebetean, herritar, eragile eta adituek, Hitzartu prozesuaren baitan landutako proposamena hain zuzen. Erraustegia eta ohiko isurketa bideak alboratzen dituena; "inertizatutako gordailuen" aldeko apustua egiten duena.

GuraSOSek duela urtebete abian jarritako Hitzartu prozesua jarraitu eta gainbegiratu duen organoko, Berme Batzordeko kideek ere parte hartu dute larunbat honetako jardunaldian. Kide guztiek ez dute bertaratzerik izan, baina Oronan izan dira, Bernardo Atxaga, Garbiñe Biurrun eta Esther Larrañaga. Albiste honetan beherago dituzue, Berme Batzordea nortzuk osatu duten xehetasun gehiagorekin.

Atxagak, Biurrunek eta Larrañagak, Berme Batzorde osoaren izenean Hitzartu prozesuaren gaineko ondorioak plazaratu dituzte. Segidan dituzue hitzez hitz:

BERME BATZORDEA

Esther Larrañaga Galdos (Bergara):

-Zuzenbidean lizentziatua.

-Enpresen kudeaketan masterra.

-Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Hezkuntza eta Turismo saileko zuzendaria (1987-1990), Eusko Legebiltzarreko Parlamentaria (1990-91), Madrilgo Diputatuen Kongresuan diputatua (1991-1993), Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailburuordea (1995-2001), Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordea (2001-2005), Lurralde Plangintza eta Ingurumen Sailburua (2005-2009).

Pedro Ibarra Güell (Getxo):

-Zientzia politikoetan katedraduna EHU-n.

-"Parte Hartuz"-en sortzailea (demokrazia parte-hartzaileari buruzko EHUko ikerketa-taldeko kidea).

-Irakasle bisitaria Firenzeko Unibertsitate Institutu Europarrean eta Bordele, Bartzelona eta Nevadako unibertsitateetan.

Ernesto Ganuza Fernandez (Madril):

-Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra.

-Soziologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-Parte-hartzeari buruzko ikerketa-masterraren koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-"Revista Internacional de Sociologia" aldizkariko idazkaria.

Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia):

-Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna EHU-n.

-2015eko Eusko Ikaskuntza saria.

-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria.

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa):

-EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako presidentea.

-EHUko lan-zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle asoziatua.

-"Jueces para la Democracia" elkarteko kidea.

Bernardo Atxaga (Asteasu):

-Ekonomian lizentziaduna.

-Euskaltzaindiako kidea.

-Idazlea.

-Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989), Millepages saria (1991), Pirinio Atlantikoetako Hiru Koroa saria (1995), Eusko Ikaskuntza saria (2002), Cesare Pavese poesia-saria (2003) eta Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003).

Informazio gehiago:

hitzartu.eus

hitzartu@hitzartu.eus

Twitter: @Hitzartukide

Facebook: Hitzartukide