Oria maila horira heldu da, Lasarteko estazioan

Noaua Aldizkaria 2019ko urt. 23a, 06:45

Azken orduotako euri-jasen eragina geroz eta nabariagoa da errioan. Asteazken eguerdi partean jada maila horira heldu da Lasarten dagoen estazioan. 

Euria gogotik ari du azken orduotan, baina orainarte behintzat ez du aparteko arazorik eragin. Zuhaitz adaxkak bideetan, ur putzuekin batera, nabarmentzeko moduko bestelako arazorik ez. 

Gogoan izan, alerta laranjan segiko dugu euriteengatik, ostegun eguerdiko 12:00ak arte.

Etengabeko zaintza lanetan

Astearte arratsaldez geroztik, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak indarrean du Larrialdi Plan Bereziaren alerta fasea, uholde arriskuagatik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 

Gerta daitezkeen larrialdi posibleen aurrean jarri dute martxan aipatu plana. Momentuz ez dago inolako arazorik, baina ibaien egungo egoera eta datozen orduotarako aurreikusiak dauden euriteak kontuan izanda, gerta liteke uholdeak izatea. 

Momentuz, aipatu moduan ez dago inolako arazorik, baina Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailetik ohartarazi dutenez, ibaien gertuko jarraipena egiten ari dira hiru Foru Aldundiak, Ura Euskal Agentzia eta Euskalmet meteorologia agentzia.

Informazio gehiago:

Trafikoa

Eguraldia

Ibaien egoera

Twitter bidez:

https://twitter.com/Euskalmet

https://twitter.com/112_SOSDeiak

https://twitter.com/trafikoaEJGV