Jontxuren omeneko jaialdia larunbatean Kalezarren, Harane ondoko aparkalekuan

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 1a, 06:03

5 urte Jon Uribe gure artetik joan zenetik, baina herria ez da berataz ahaztu, ezta gutxiagorik ere. Larunbaterako Jontxu oroitzeko egun pasa antolatu du Kalezarko Jai Batzordeak Haraneko aparkalekuan. Goizean herri kirolak, bertso-bazkaria eguerdian Saizar Sagardotegian eta borobiltzeko kontzertu gaua.

Uriberekin hartueman estua izan zuten herriko hainbat musika taldeek joko dute. Taldeen zerrenda egunotan zehaztu dute, segidan duzue. Kontzertuak ospatzen ari diren artean, bokatak jarriko dituzte salgai. Ez ahaztu bestalde, aurrez eskuratu beharko direla, bertso-bazkaritarako txartelak. Ekitaldi guztiak Harane futbol zelaiko aparkalekuan ospatuko dira. “Kontuan izanda egunean bertan jendea egongo dela, Kalexarko Jai Batzordetik bertaratzeko asmoa dutenei kotxea ahal den neurrian ez erabiltzeko eskatu nahi dugu”:

Jontxuren omenez…

Otsailak 2, larunbata

12:30 Herri kirolak: Inaxio Perurena harri jasotzailea eta Jokin Alkizalete zein Axier Pellejero aizkolariak.

14:00 Bertso-bazkaria Saizar Sagardotegian. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola. Bazkarirako txartelak Bordatxo eta Aitzaga tabernetan salgai, 35 eurotan.

19:00 Kontzertuak: Rukula, Mendeku Itxua, Desegin, Izeberg, Eskean Kristo, Hotzikara, Odolaren Mintzoa.

Afalorduan, ogitartekoak.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.