Arnaldo Otegi, otsailaren 21ean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 12a, 09:48

EHBilduko koordinatzaile orokor Arnaldo Otegirekin solasaldia antolatu du Usurbilgo koalizioak datorren asterako. Mertxe Aizpurua kazetari eta Usurbilgo alkate ohiak gidatuko duen ekitaldia, otsailaren 21ean (osteguna) arratsaldeko 18:30etan hasita Sutegin. Usurbilgo EHBildutik iragarri dutenez, “aktualitate politikoaz eta ekonomikoaz, bizikidetzaz, EHBilduren erronkez, hauteskundeez…” ariko da Otegi. Ondoko argazkian politikari elgoibartarrak, 2016ko irailean, urte hartako EAE-ko hauteskunde kanpaina betean, Usurbilgo frontoian egin zuen agerraldia.

Agurtzane Solaberrieta Mesa, EHBilduko alkategaia

Besteak beste, ate joka ditugun hauteskundeez ariko da Arnaldo Otegi Sutegin. Usurbilgo EHBilduk maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako alkategaia hautatu berritan izango da. Gogoan izan, Agurtzane Solaberrieta Mesa izango da Usurbilgo EHBilduren hautagaia, datozen maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako.

Joan den larunbatean eman zuten ezagutzera alkategaia nor izango den, goizean zehar aipatu hautagaitza berretsi eta herri programa lantzeko EHBilduk Potxoenean deitua zuen herri batzarraren ostean.