Antiguako tuneletik abiatu dute mobilizazioa 17:00ak pasatxoan. Abiapuntuan jendetza batu bada, bidean zehar, bereziki hiriburuko erdigunean manifestari gehiago batu dira mobilizaziora. Txalo artean hartu dituzte hainbat lagunek GuraSOSen mobilizazioa. Bidean zehar, hainbat bolondres aritu dira, urriaren 7an Usurbilgo frontoian haurrek sortutako hitz eta marrazkiekin apainduriko babes-kutxak saltzen.
Bulebarrera heldu direnerako, adostasunaren aldeko olatua uholde bilakatu dute milaka lagunek. Ondoko bideoan bildu ditugu manifestazioko zenbait une.