Antza, larunbat arratsaldean 16:30etan jaso zuen Ertzaintzak eraso matxista bat gertatu zela Usurbil aldean. "Ertzainek, bertara hurbildu zirenean, bi inplikatuak aurkitu zituzten. Dirudienez, bikotea auto baten barruan zegoela, eztabaidan hasi ziren eta gizonezkoak emakumeari eraso eta mehatxu egin zion. Ertzainak ohartu ziren biktimak kolpeak zituela bekokian, masailean eta esku batean, eta, egoera ikusita, beraz, ustezko erasotzailea atxilotu egin zuten genero-indarkeriaren delitua leporatuta. Atxilotu duten gizonezkoak aurrekariak ditu delitu horrengatik, eta gaur, igandea, eramango dute epailearen aurrera".