Urte amaieran zendu zen Felix Sarasolak lagun mordoa utzi du, bai Usurbilen baita Usurbiletik kanpo ere, inguruko herrietan, nahiz atzerrian. Bere senide eta lagun talde bat bildu da Sarasolari merezi duen agurra emateko. Eguna ere finkatua dute jada; martxoren 31n izango da omenaldia. Hitzordua prestatzen hasteko bilera irekia deitu dute otsailaren 25erako arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Omenaldira batu nahi duen edonori irekia eta zuzendua egongo da bilkura.