Ikastetxeak izango dira mozorrotzen lehenak, herria gero. Innuteri festen atarian gara jada. Adi datozen deialdi guztiei!
INAUTERIAK 2019
Ikastetxeetako mozorro festak
Otsailak 27-28, asteazkena eta osteguna
LH-koen inauterietako ikuskizunerako soberen daden txartelak eskuratzeko aukera Udarregi Ikastolako idazkaritzan.
Otsailak 28, osteguna
15:30 Aginagako Eskolakoen inauterietako emanaldia Eliza Zaharrean. Gaia: zirkoa.
Martxoak 1, ostirala
Udarregi Ikastola
10:15 HHkoen festa. Eguraldi onarekin frontoian, bestela, Oiardo kiroldegian.
11:00 Bi autoen atzetik LH eta DBHkoak desfile moduan, dantzan aterako dira herrian zehar.
11:45 DBHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
15:30 LHkoen dantza ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.
Zubietako Eskola
15:30 Zubietako Eskolakoen inauterietako kalejira. Gaia: Erdi Aroa. Ibilbidea: Eskola, Alamandegi, Barazar eta plaza eguraldi onarekin. Euria bada, frontoian.
Inauteri Festa
Martxoak 1, ostirala
19:00 “Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar. Bukaeran, 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.
Martxoak 2, larunbata
Gaia: JOLASAK (Mahai jolasak, denetariko jokoak...)
11:00 Inauterietan jolasak familia giroan frontoia, herri osoari zuzendua.
11:30 Frontoitik abiatuta, Inauteri Festako kalejira eta desfile herrikoia Kaxkoan barrena Burrunbazale txarangarekin, Zirimara eta Gaztelekukoekin. Mozorrotu eta batu guztiok desfilera!
16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!
17:30-19:30 Frontoitik abiatuta, Burrunbazale txarangarekin kalejira.
17:30 Bingoa Gaztelekuan.
19:30-21:00 Ttipika taldearen dantza gidatuen emanaldia eta erromeria frontoian. Plazara, dantzara!
01:00-02:30 Larrian Gozo Usurbilgo taldearekin gautxori morrozotu eta jostalarien erromeria frontoian.
Antolatzailea: Noaua! Kultur Elkartea.