Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiteko EHBilduko emakumeen agerraldia ostiralean

Noaua Aldizkaria 2019ko ots. 27a, 12:44
Iazko Martxoaren 8ko lan uzteetan udaletxe atarian egin zen elkarretaratzea.

Euskal Herria Bildu koalizioko emakumeek agerraldia iragarri dute ostiralerako (martxoak 1) 19:00etan Mikel Laboa plazan. Argazki agerraldia zehatzagoak izate aldera, mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitua duen greba babesteko.

Martxoaren 8ko greba feminista eguna hurbiltzen doa. Norbanako nahiz eragileak batzen doaz 24 orduko deialdi honetara. Tartean, EHBildu koalizioko emakumeak. Mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitutako hitzorduari babesa adierazteko argazki agerraldia iragarri dute ostiralerako (martxoak 1) 19:00etan Mikel Laboa plazan. 

Gogoan izan, Usurbilgo Udaleko udalbatzak astearte arratsaldean egindako osoko bilkuran, Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten zuen erakunde adierazpena onartu zuten aho batez EHBildu, PSE eta EAJ-ko udal ordezkari guztiek. 

EHBilduk aurkezturiko mozio horren bidez grebarekin bat egitea erabakitzen da "eta erakundea osatzen dugun emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea" galdegiten du. 

Horrekin batera, mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak. Usurbilgo emakume talde batek deituriko ekitaldietan besteak beste. 

Adi Martxoaren 8ra begira datozen dealdi hauei guztiei:

Datozen deialdiak
Martxoak 1, ostirala
19:00 
Martxoaren 8ko greba feminista babesteko EHBilduko emakumeen argazki agerraldia Mikel Laboa plazan.
Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.

Martxoak 5, asteartea
18:30 
Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera irekia Potxoeneko Urdintxo gelan.
Deitzailea: emakume talde bat.

Martxoak 8, ostirala: 24 orduko greba feminista
09:30 
Auzoetatik Dema plazara! Hitz egin emakume* bizilagun, auzotar eta gainerakoekin. Batera, bakarrik… Baina gogoratu 10:00etan Dema plazan geratu garela!
10:00 Dema plazatik Kaxkoan ibilbidetxo bat egingo dugu.
10:30 Grebako bost ardatzen inguruan hausnartuko dugu (ikasleak, enplegatuak, pentsiodunak, zaintza eta kontsumoa).
13:00 Kalejira alai eta zaratatsua! Emakumeok* heteropatriarkatu kapitalistari planto! Amaieran, argazki erraldoia Dema plazan.
14:00 Bazkaria frontoian. Nork bere tuperra ekarri eta ingurukoekin elkarbanatu nahi izanez gero ere, primeran! 
Ondoren, bazkaloste girotua. Mikrofono irekia egongo da, herriko emakume artistentzat. Abesti batzuk kantatu, poesia errezitatu, antzeztu… Aurrez izena eman telefono zenbaki honetan: 634 453 333.
17:30 Neska* gazteek akelarrea egingo dute eta herri guztia dantzan jarriko dute! 
19:00 Donostiako ekitaldia indartzera!
Antolatzailea: emakume* talde bat.

Oharra: 12:30-14:30 / 16:30-18:00 
Gizonezko talde batek antolatuta, umeentzako zaintza gunea Askatasuna plazan. Izen ematea: martxoaren 1ean Oiardo Kiroldegiko mahaian (inauterietako emanaldiak ospatuko diren ordutegian), usurbilm8gizonak@gmail.com, Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernak. Zaintza zerbitzuko haur bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Martxoak 10, igandea
10:30 
30. Lilatoia Donostian. Informazio gehiago: lilaton.es

Martxoa-maiatza
Batukada feminista ikastaroa, martxoaren 1ean, 15ean, 29an, apirilaren 12an eta maiatzaren 10ean eta 24an, 17:00-19:00 artean, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Izen ematea: Parekidetasun Saila, parekidetasuna@usurbil.eus, 943 377 110. Antolatzailea:
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.