2019/03/12 18:00

Hitzaldia

Euskaraldia: Kike Amonarrizen hitzaldia

Euskaraldia: Kike Amonarrizen hitzaldia
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 18:00.
Tokia: Potxoenea.
Hitzaldia: "Euskaraldia: 11 egun euskaraz, eta gero zer?".
Hizlaria: Kike Amonarriz soziolinguista.
Zehaztasunak: "Badira hiru hilabete Euskaraldia amaitu zenetik, 11 egun euskaraz ekimena burutu zenetik, alegia. 1.333 usurbildarrek parte hartu genuen bertan, ahobizi edo belarriprest gisa. Erantzun handia izan zuen ekimenak gure herrian, eta hizkuntza-ohiturak astindu beharra azaleratu genuen. Ziur gaude norberaren hizkuntza-ohiturak nolakoak diren ikusteko balio izan zuela Euskaraldiak. Horregatik, une aproposa iruditzen zaigu 11 egun horietan bizitutakoa gogora ekarri eta ondorenari buruz hitz egiteko. Helburu horrekin, Kike Amonarriz soziolinguista gonbidatu dugu herrira. Ariketan parte hartu genuen herritar guztiekin batera, guztion artean, Euskaraldiaren balantzea osatu nahi dugu eta aurrera begira jarri, etorkizunean Usurbilen euskara arloan egin nahi duguna marraztu".
Deitzailea: Euskaraldia Usurbil.