Inauterietan murgiltzeko, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak gaur Orbeldikoen eskutik

Usurbil inauteriez mozorrotzear da! Larunbatekoa (martxoak 2) izango dugu festa egun handia, baina aurretik girotze hitzordurik ere bai. Ikastetxeen emanaldien ostean, Orbeldikoak kalejiran irtengo dira ostiral arratsaldean; Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak dakartzate aurten.


Azken urteon ildotik, mozorro festa dantza batean helduko zaigu martxoaren lehenean Orbeldi D.T.-koen eskutik. “Gipuzkoako makil joko desberdinak egingo ditugu. Aurreko urteetan Uztaritzeko inauteriak, Axeri Dantza eta Luzaideko inauteriak plazaratu ditugu. Aurten makilak astinduz emango diogu ongi etorria inauteriei”. Kiroldegitik abiatuko dira hilaren 1ean 19:00etan kalejiran. Herrian barrena pare bat geldialdi egin ostean, azken saioa frontoian eskainiko dute.  

Usurbilgo Inauteri Festa
Martxoak 1, ostirala
19:00 “Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar. Bukaeran, 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.
Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.

Martxoak 2, larunbata
Gaia: 
JOLASAK (Mahai jolasak, denetariko jokoak...)
11:00 Inauterietan jolasak familia giroan frontoia, herri osoari zuzendua.
Antolatzaileak:Zirimara taldea, Noaua Kultur Elkartea, Udarregi ikastola eta Usurbilgo udala.
11:30 Frontoitik abiatuta, Inauteri Festako kalejira eta desfile herrikoia Kaxkoan barrena. BURRUNBAZALE txarangak musikatuko du ekitaldia. Gaztelekukoak haiek sortutako herensugearekin desfilea egingo dute. Ibilbideak, besteak beste, Zirimara eskola kiroleko egitasmoko kideekin partekatuko ditugun bi jolas gune izango ditu! Mozorrotu eta batu guztiok desfilera!
16:00 Karaoke Festa Gaztelekuan. Mozorrotuta etorri!!!
17:30 -19:30 Frontoitik abiatuta, BURRUNBAZALE txarangarekin kalejira.
17:30 Bingoa Gaztelekuan.
19:30-21:00 Ttipika taldearen dantza gidatuen emanaldia eta erromeria frontoian. Plazara, dantzara!
01:00-02:30 Larrian Gozo Usurbilgo taldearekin gautxori morrozotu eta jostalarien erromeria frontoian. 
Antolatzailea: 
Noaua! Kultur Elkartea.