2019/03/01 19:00-20:30

Dantza

Inauteri Festa: Orbeldi D.T.-koen kalejira eta emanaldia

Inauteri Festa: Orbeldi D.T.-koen kalejira eta emanaldia
Usurbilgo frontoia, Usurbil

19:00 “Orbeldi Usurbilgo dantza taldearen kalejira herrian zehar. Bukaeran, 20:00ak aldera, Gipuzkoako makil-jotzaile dantzak frontoian.

Zehaztasunak: Azken urteon ildotik, mozorro festa dantza batean helduko zaigu martxoaren lehenean Orbeldi D.T.-koen eskutik. “Gipuzkoako makil joko desberdinak egingo ditugu. Aurreko urteetan Uztaritzeko inauteriak, Axeri Dantza eta Luzaideko inauteriak plazaratu ditugu. Aurten makilak astinduz emango diogu ongi etorria inauteriei”. Kiroldegitik abiatuko dira hilaren 1ean 19:00etan kalejiran. Herrian barrena pare bat geldialdi egin ostean, azken saioa frontoian eskainiko dute.  

Antolatzailea: Orbeldi dantza taldea.