Martxoak 8

Martxoaren 8ko haurren zaintza gunean izena ematea eta EHBilduko emakumeen agerraldia gaur

Martxoaren 8ko greba feministara bidean gara. Astebete baino ez mugimendu feministak eginiko 24 orduko deialdirako. Prestaketa lanei lotuta, ostiral honetarako bi hitzordu iragarri dira.

EHBilduko emakumeen agerraldia
Usurbilgo Euskal Herria Bildu koalizioko emakumeek agerraldia iragarri dute ostiralerako (martxoak 1) 19:00etan Mikel Laboa plazan. Argazki agerraldia zehatzagoak izate aldera, mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitua duen greba babesteko.

Haurren zaintza zerbitzua
"Martxoaren 8an emakumeek greba egin dezaten, beraien giza eskubideak aldarrikatzeko, gizonezkoak paper garrantzitsu bat dugu egun honetan", iragarri du gizon talde batek NOAUA!ra helarazitako oharrean. Lehentasun bat finkatua dago gizonentzat, Martxoaren 8rako; mobilizazioetan parte hartu ordez, zaintza lanez arduratzea. 

Horren harira, haurrentzako zaintza zerbitzua antolatu dute egun horretarako Askatasuna plazan. "Bertan gizonezkoek parte hartzeko deia egiten dugu zaintza kolektibo honetan, egun honetan guk soilik arduratu behar baitugu horretaz, ahalik eta emakume gehienek greba aurrera eraman dezaten, beraien eskubidea baita".

Haurrak zaintza gune honetara eraman asmo dituzuenoi begira adi, izena aurrez eman beharko baita, bideotatik:

HAURREN ZAINTZA GUNEA
Eguna: Martxoak 8, ostirala.
Ordutegia: 12:30-14:30 / 16:30-18:00.
Tokia: Askatasuna plaza.
Oharra: haur bakoitzak bere baakaria eraman beharko du.
Izen ematea:
usurbilm8gizonak@gmail.com
Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernak
Martxoaren 1ean Udarregi Ikastolako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskainiko dituzten emanaldietan mahaia jarriko da Kiroldegian bertan.

MARTXOAREN 8KO GREBA FEMINISTARANTZ
Martxoak 1, ostirala
19:00 
Martxoaren 8ko greba feminista babesteko EHBilduko emakumeen argazki agerraldia Mikel Laboa plazan.
Deitzailea: Usurbilgo EHBildu.

Martxoak 5, asteartea
18:30 
Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera irekia Potxoeneko Urdintxo gelan.
Deitzailea: emakume talde bat.

Martxoak 8, ostirala: 24 orduko greba feminista
09:30 
Auzoetatik Dema plazara! Hitz egin emakume* bizilagun, auzotar eta gainerakoekin. Batera, bakarrik… Baina gogoratu 10:00etan Dema plazan geratu garela!
10:00 Dema plazatik Kaxkoan ibilbidetxo bat egingo dugu.
10:30 Grebako bost ardatzen inguruan hausnartuko dugu (ikasleak, enplegatuak, pentsiodunak, zaintza eta kontsumoa).
13:00 Kalejira alai eta zaratatsua! Emakumeok* heteropatriarkatu kapitalistari planto! Amaieran, argazki erraldoia Dema plazan.
14:00 Bazkaria frontoian. Nork bere tuperra ekarri eta ingurukoekin elkarbanatu nahi izanez gero ere, primeran! 
Ondoren, bazkaloste girotua. Mikrofono irekia egongo da, herriko emakume artistentzat. Abesti batzuk kantatu, poesia errezitatu, antzeztu… Aurrez izena eman telefono zenbaki honetan: 634 453 333.
17:30 Neska* gazteek akelarrea egingo dute eta herri guztia dantzan jarriko dute! 
19:00 Donostiako ekitaldia indartzera!
Antolatzailea: emakume* talde bat.

Oharra: 12:30-14:30 / 16:30-18:00 
Gizonezko talde batek antolatuta, umeentzako zaintza gunea Askatasuna plazan. Izen ematea: martxoaren 1ean Oiardo Kiroldegiko mahaian (inauterietako emanaldiak ospatuko diren ordutegian), usurbilm8gizonak@gmail.com, Bordatxo, Txirristra eta Aitzaga tabernak. Zaintza zerbitzuko haur bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Martxoak 10, igandea
10:30 
30. Lilatoia Donostian. Informazio gehiago: lilaton.es

Martxoa-maiatza
Batukada feminista ikastaroa, martxoaren 1ean, 15ean, 29an, apirilaren 12an eta maiatzaren 10ean eta 24an, 17:00-19:00 artean, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Izen ematea: Parekidetasun Saila, parekidetasuna@usurbil.eus, 943 377 110. Antolatzailea:
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.