Udarregi Ikastola, mozorro festa betean

Noaua Aldizkaria 2019ko martxoaren 1a

Inauteri festa betean da Udarregi Ikastola. Goizetik arratsaldera, egun osoko jaialdia antolatu dute zikloka eskaintzen ari diren emanaldiekin. 

Haur Hezkuntzakoak izan dira plazara ateratzen lehenak. 10:15 aldera frontoia naturaltasunez bete dute, haien zaku koloretsuekin. Izan ginenak oroitzeko aukera polita eskaintzen du emanaldi honek.

HH-koen saioa amaitu berritan irten dira kalejiran LH eta DBH-ko ikasleak. Herrian barrena mozorrotuta dantzan desfilatzen ikusi ditugu, eta amaieran DBH-koek ere euskal nortasun ukitu handiko emanaldia eskaini dute Oiardo Kiroldegian; 36ko Gerra, Gernikako bonbardaketa, ikurriñak... 

LH-koen txanda arratsaldean. Albiste honi atxikita, goiz parteko lehen irudi bilduma.