Txikienek kolorez jantzi dute herria goizeko Inauteri Festan

Noaua Aldizkaria 2019ko martxoaren 2a

Goizean haurrak kalera atera dira gurasoekin Inauteri Festa ospatzeko. Burrunbazale txarangaren laguntzarekin herriko kaleak kolorez bete dituzte jolasez jantzita. Partxiseko fitxak, bideo-jokoetako pertsonaiak, kartak... Frontoitik atera dira eta herriko hainbat lekutan jolasteko geldialdia eginda osatu dute desfilea.