Ttipikak giroturiko mozorroen dantza festa itzela frontoian

Noaua Aldizkaria 2019ko martxoaren 2a

Erromeria giro itzela bizi izan da gaurko Inauteri Festa honetan, Ttipika taldekoen eskutik. Mozorroen dantza festa jendetsua izan da afalaurreko tartean. 

Berrikuntzetako bat genuen aurtengo Inauteri Festan. Erronka bikoitza genuen; larunbat honetan, herria jolastoki erraldoian bilakatzea eta afalaurretik erromeria gune handian frontoia. Argazkiok ikusita, hitzorduak harrera ezinhobea izan du. Ttipika Dantza Gidatuen taldearekin, mozorroen dantza ederra bizi izan da pilotalekuan.