Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba feminista eguna prestatzeko azken bilera 18:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 5a, 10:20

Mugimendu feministak ostiralerako (Martxoak 8) deitua duen 24 orduko greba feministarekin bat egin eta egunaren inguruko lanketa bideratzen ari da emakume* talde bat. Prestaketa lanak borobiltzeko azken bilera deitu du astearterako (martxoak 5) 18:30etan Potxoenean.  

Ostiralerako egunpasa antolatu dute. Kalean bizi nahi dute eguna, emakumeekin partekatu Martxoaren 8a. Honako egitaraua josi dute:

DATOZEN DEIALDIAK
Martxoak 5, asteartea
18:30 
Martxoaren 8ko greba feminista prestatzeko bilera irekia Potxoenean.
Deitzailea: emakume talde bat.

Martxoak 8, ostirala: 24 orduko greba feminista
09:30 
Auzoetatik Dema plazara! Hitz egin emakume* bizilagun, auzotar eta gainerakoekin. Batera, bakarrik… Baina gogoratu 10:00etan Dema plazan geratu garela!
10:00 Dema plazatik Kaxkoan ibilbidetxo bat egingo dugu.
10:30 Grebako bost ardatzen inguruan hausnartuko dugu (ikasleak, enplegatuak, pentsiodunak, zaintza eta kontsumoa).
13:00 Kalejira alai eta zaratatsua! Emakumeok* heteropatriarkatu kapitalistari planto! Amaieran, argazki erraldoia Dema plazan.
14:00 Bazkaria frontoian. Nork bere tuperra ekarri eta ingurukoekin elkarbanatu nahi izanez gero ere, primeran! 
Ondoren, bazkaloste girotua. Mikrofono irekia egongo da, herriko emakume artistentzat. Abesti batzuk kantatu, peosia errezitatu, antzeztu… Aurrez izena eman telefono zenbaki honetan: 634 453 333.
17:30 Neska* gazteek akelarrea egingo dute eta herri guztia dantzan jarriko dute! 
19:00 Donostiako ekitaldia indartzera!

Antolatzailea: emakume talde bat.

Oharra: 12:30-14:30 / 16:30-18:00 
Gizonezko talde batek antolatuta, umeentzako zaintza gunea Askatasuna plazan. Izen ematea: martxoaren 1ean Oiardo Kiroldegiko mahaian (inauterietako emanaldiak ospatuko diren ordutegian), usurbilm8gizonak@gmail.com, Bordatxo, Txirristrra eta Aitzaga tabernak. Haur bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du.

Martxoak 10, igandea
10:30 
30. Lilatoia Donostian. Informazio gehiago: lilaton.es

Martxoak 16, larunbata
10:00
Autodefentsa feminista ikastaroa Potxoenean. Formatzailea: Maitena Monroy. Izen ematea: Parekidetasun Saila, parekidetasuna@usurbil.eus, 943 377 110.
Antolatzailea: Udal Parekidetasun Saila.

Martxoa-maiatza
Batukada feminista ikastaroa, 
martxoaren 1ean, 15ean, 29an, apirilaren 12an eta maiatzaren 10ean eta 24an, 17:00-19:00 artean, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Izen ematea: Parekidetasun Saila, parekidetasuna@usurbil.eus, 943 377 110. Antolatzailea:
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.