Martxoak 8

Martxoaren 8ko greba eguna ahalik eta ikusgarri eta zaratatsuena izateko deia

Martxoaren 8ko greba feminista eguna ahalik eta zaratatsu eta ikusgarriena izatea sustatu nahi du, prestaketa lanetan buru-belarri aritu den emakume* taldeak. 

Horren harira, greba feministari ahalik eta ikusgarriena izateko honako keinuok egiteko gonbita luzatu du greba Usurbilen antolatzen aritu den emakume* taldeak:
-Ekarri zarata egiteko kazuelak, txilipituak, danborrak... Manifestazio eta kalejirarako. 
-Jantzi moreren bat soinean.
-Zintzilikatu mantalaurrekoak balkoietan.
-Animatu zure ingurukoak Martxoaren 8ko ekintza eta mobilizazioetan parte hartzera!

Martxoaren 8ko greba feminista
Aldarri nagusiak:
“Martxoaren 8an emakume*, trans eta bollerok lan guztiak, soldatapeko zein doako lanak, egiteari utzi eta kaleak hartuko ditugu. Greba feministak bizitzako esparru guztiei aurre egiten die, indarkeriari, parekidetasun ezari, prekarietateari, sexualitate eredu hegemonikoei, lanen sexuaren araberako banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, jakintzen hierarkizazioari, arrazakeriari, edertasun kanonari eta zapalkuntza guztiei”.

Bost ardatzak: 
Pentsiodunak, ikasleak, zaintza, enplegua, kontsumoa.

Greba nola egin:
1-Lantoki eta ikasgeletan grebara batuz.
2-Herri eta hirietako mobilizazioetarako joanez.
3-Zaintzeari utzita eta hori irudikatzeko amantala balkoian eskegita.
4-Besoko morea jantzita.
5-Greba antolatu eta zabalduta.
6-Merkatuan kontsumitzeari utzita.