Eskabideak martxoaren 12ra arte bideratu ahalko dira, lokal hutsak biziberritzeko diru-laguntza deialdian izan ezik. Kasu honetan, irailaren 30era arteko epea izango baita. Diru-laguntza lerroon oinarrien gaineko informazioa otsailaren 12an plazaratu zuen Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Bertan jaso ditzakezue xehetasunak edo usurbil.eus atarian. Udalak Udalberri hilabetekariaren bidez iragarri duenez, guztira 212.400 euro banatuko ditu diru-laguntzetan. Laguntza lerro hauek eta lerro bakoitzerako kopuruok iragarri ditu:
-Kultura: 80.000 euro.
-Kirola: 50.000 euro.
-Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko kirol-jarduerak: 5.000 euro.
-Kirol egokitua: 3.000 euro.
-Federatu gabeko kirol elkarteentzat: 1.000 euro.
-Ingurumena 5.000 euro.
-Nekazaritza eta abeltzaintza: 15.000 euro.
-Gizartegintza: 12.000 euro.
-Deserrotze eta bazterketa arriskuan dauden pertsonen senideentzako laguntzak: 4.000 euro.
-Igogailuak instalatzeko laguntzak: 10.000 euro.
-Hutsik dauden lokaletan jarduera berri bat abian jartzeko lokalen alokairurako laguntzak.
INFORMAZIO GEHIAGO, ESTEKA HAUETAN:
Usurbilen hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duen ekintzailearentzat lokalaren alokairurako dirulaguntza.
2019. urterako norgehiagoka erregimeneko hainbat diru-laguntza programen deialdi irekia.
Igogailuak instalatzeko 2019. urteko diru-laguntzak eskatzeko deialdia
Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol arloko diru-laguntzak