Martxoak 8

Gaurko greba feministarekin bat egin du Usurbilgo udalbatzak

Mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen 24 orduko greba feministarekin bat egin zuen Usurbilgo Udaleko udalbatzak, otsailaren 26an egindako osoko bilkuran. Udaleko emakume hautetsiei eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea galdegiten du, EHBilduk aurkeztu duen mozioak.

Usurbilgo EHBildu, EAJ eta PSE, udalbatza osatzen duten 13 ordezkariek bat egin dute mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitu duen 24 orduko greba feministarekin. EHBilduk aurkeztu eta udal talde guztiek babesturiko erakunde adierazpena onartu dute. Erabaki honen bidez, aipatu moduan Martxoaren 8ko "grebara atxikitzea, eta erakundea osatzen dugun emakumezko hautetsi eta langileei greba egin ahal izateko erraztasunak ematea" galdegiten du. 

Horrekin batera, mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzera deitzen dituzte herritarrak. Usurbilgo emakume talde batek deituriko ekitaldietan besteak beste.