Martxoak 8

Heteropatriarkatu kapitalistaren aurrean, planto zaratatsua egin dute Usurbilgo emakumeek

Irudi historikoak uzten hasia da Martxoaren 8ko greba feminista Usurbilen. Aspaldi ikusi gabeko emakumeen parte hartzea sustatu du 24 orduko greba deialdiak. Usurbilgo emakume* talde batek egun osorako josi duen egitarauaren abiapuntu izan den goiz parteko kalejira zararatsua izan dugu horren adibide adierazgarriena. Martxoak 8 ditu, eta greba feminista egun betean gara jada.

2019ko martxoak 8 ditu gaur, nabari da ezohiko eguna dela. Greba feminista egun betean gara. Herrian ere nabari da mugimendu feministak heteropatriarkatu kapitalistari planto egiteko eginiko deialdia. Usurbilgo emakume* talde batek mobilizatu, hausnartu, elkar ezagutu eta sormenari bidea emateko eguna antolatu dute gaurko.

Kalejira zaratatsu batekin hasi dute eguna. Txilibitu eta oihu artean zeharkatu dute herri erdigunea grebalariek. Mobilizazio historikoa izan da, aspaldi ikusi gabeko irudia utzi digu mobilizazio zaratatsuak. Belaunaldi eta herriko txoko ezberdinetako emakumeak elkarrekin, kalejira aldarrikatzailean. 

Hitzordua abiatu aurretik, deitzaileek emakume, bollera eta trans guztiak zoriondu nahi dituzte Martxoaren 8 honetan, "baita gaurko eguna modu batean edo bestean posible egin dugun guztioi ere". Falta direnak ere gogoan hartu nahi izan dituzte. "Ez ditugu ahaztuko, gaur, hemen, alboan falta zaizkigunak. Hain duzen ere, emakume erahilak, kartzeletan eta CIESetan preso daudenak, euren esplotazio egoeragatik lanak utzi ezin izan dituztenenak.. Zuengatik gaude gu hemen!", aldarrikatu dute frontoitik, kalejira hasi aurreko agerraldian.

Aspaldi ikusi ez den emakumeen parte hartze handia erakarri du hitzorduak. "Martxoaren 8an, lan guztiak utzi eta kaleak hartu ditugu. Greba feministara batuz, bizitzak erdigunean jarri eta heteropatriarkatu kapitalistari planto egin diogu. Ikusgarria izango da gaurko argazkia ere. Euskal Herriko txoko askotan hainbat emakume, trans eta bollera saretzen, boteretzen, elkar ezagutzen, jendarte justuago bat amesten eta ehuntzen". 



(Laster irudi eta xehetasun gehiago)




 
 
 
 
 
 

div class="tk-photoinfo">