Martxoak 8

Emakume sortzaileen emanaldiak, dantza saioak eta akelarreak borobildu dute greba feminista historikoa

Emakume* sortzaileen emanaldi txalotuarekin, dantza batean eta akelarre erreibindikatibo batekin borobildu dute Usurbilen, Martxoaren 8ko greba feminista historikoa.

Elkarrekin abesten, sormena partekatuz eta dantza batean amaitu dituzte, Usurbilgo emakume* talde batek Martxoaren 8ko greba feministara begira antolaturiko deialdiak.