Apirilaren 28ko hauteskundeetarako hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu dute

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 11a, 07:31

Espainiako Gorteak berritzeko apirilaren 28ko hauteskundeetara sekzio, hauteskunde-Mahai eta hauteslekuen behin-behineko zerrenda argitaratu du gaur (martxoak 11) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak.

Guztira 9 hautesleku izango ditu Usurbilek, Espainiako Kongresua eta Senatua berritzeko apirilaren 28rako deituak dauden hauteskundeetan. Aurreko deialdien ildotik, botoa emateko lekua norbera bizi den lekura ahalik eta gehien hurbildu asmoz, Zubietan, Aginagan, Santuenean, Usurbilen eta Kalezarren kokatuko dira hauteslekuak, gaur argitara emandako behin behineko zerrendaren arabera. Bihartik (martxoaren 12tik) "sei egunetan, hautesleek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte egindako mugaketaren aurka, Probin­tzi­ako Hauteskunde Ba­tzor­dearen aurrean, bost eguneko epean horien gaineko ebazpen irmoa emango duelarik. Hautesle-Erroldaren Bulegoak Sekzio, Hauteskunde-Mahai eta Hauteslekuen behin-betiko zerrenda Internet bidez zabalduko du eta Udale­txe­etan jendaurrean eraku­tsi­ko da, bozketaren aurreko hamar egunen barnean".

Udalerria Barrutia Saila Azpisaila Mahaia Letras Hauteslekua Hauteslekuaren helbidea
DONOSTIA 6 12 2 B AZ Zubietako ikastetxe publikoa Learritza pasealekua, 52
USURBIL 1 1   A AI Udarregi Ikastola Gernika ibilbidea, 11
USURBIL 1 1   B JZ Udarregi Ikastola Gernika ibilbidea, 11
USURBIL 1 2 1 A AZ Santuenea Kultur Elkartea Santuenea, 12
USURBIL 1 2 2 B AZ Aginagako Herri Ikastetxea Erribera kalea, 7
USURBIL 1 3 1 A AI Kalezarko Haur Eskola Kalezar auzoa 
USURBIL 1 3 1 B JZ Kalezarko Haur Eskola Kalezar auzoa 
USURBIL 1 3 2 C AZ Zubietako Lanbide-Eskola Zubieta Auzoa 9
USURBIL 1 4   U AZ Udarregi Ikastola Gernika ibilbidea, 11

Iturria: martxoaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Posta bidezko bozka eskatzeko epea zabalik
Posta bidezko bozka eskatzeko epea zabalik duzue Correosen apirilaren 18ra arte. Segidan duzue posta bidez bozkatu asmo duzuenontzako egutegia eta hauteskunde hauei lotutako data eta datu gehiago:
-Martxoak 5-apirilak 18: posta bidez bozkatzea eskatzeko aukera Correosen.
-Apirilak 12-26: hauteskunde kanpaina.
-Apirilak 18-21: posta bidez bozkatzea eskatu dutenek, dokumentazioa jasoko dute.
-Apirilaren 24ra arte: posta bidezko bozka eta dokumentazioa Correosen aurkeztea.
-Apirilak 28: Espainiako Gorteak berritzeko hauteskundeak. Gipuzkoak sei diputatuz osaturiko ordezkaritza izango du Madrilen. 
-Maiatzak 21: Espainiako Kongresu eta Senatu berriak osatzeko ekitaldiak.

Hurrengo hitzordua, maiatzaren 26an
Hilabeteko tartean helduko da hauteskunde egun berri bat. Maiatzaren 26an, udal eta foru hauteskundeak ospatuko ditugu, baita Europakoak ere. Zubietan gainera, Herri Batzarra berritzeko aukera izango dute. Udal hauteskundeei dagokienez, EHBilduk eta EAJ-k alderdiotako zerrenda buruak nortzuk izango diren hautatuak dituzte jada; EHBilduren alkategaia Agurtzane Solaberrieta Mesa izango da eta EAJ-ren alkategaia Josune Urkola.