Greba feminista historikoaren balantzea egiteko bilera irekia, martxoaren 21ean

Aurrekaririk ez duen mobilizazio eta greba eguna bizi izan genuen Martxoaren 8an. Ehunka emakumeek planto egin zuten Usurbilen, planto historikoa. Inoiz ezagutu den emakumeen aldarrikapen eta protesta egun jendetsuena bizi izan genuen.

Martxoaren 8an bizitakoaren balantzea egiteko ordua da. Joan den ostiraleko ekimenak antolatzen aritu den emakume taldeak balorazio bilera irekia deitu du martxoaren 21erako 18:30etan Potxoenean. Bertaratzeko gonbita luzatzen dute. "Zorionak Usurbil! Sekulakoa izan zen martxoaren 8a! Hori dela eta, *balorazio bilera irekirako* gonbita luzatzen dizugu. Egun hori antolatzen aritu ginenok, egunean parte hartu genuenok eta bertaratu ezin izan genuenok, guzti-guztiek dugu lekua eta zeresana bilera horretan. Beraz, erantzi lotsak eta gerturatu!".