Amezketa inguruko mendi buelta osatzeko aukera Andatzakoekin, martxoaren 24an

Amezketa inguruko mendi buelta osatzeko aukera Andatzakoekin, martxoaren 24an

Andatza M.K.K.-k finkatua du mendizaleentzako hurrengo hitzordua; martxoari dagokiona. Hilaren 24an Amezketan hasi eta amaituko den mendi buelta osatzeko gonbita luzatzen digute. Izen ematea zabalik dute jada.

Amezketa, Meategiak, Pardarri, Ganbo, Ganbo Txiki, Arrubigaña eta Amezketa. 22  kilometroko ibilbide hau osatzera animatzen gaituzte Andatza M.K.K.-tik, martxoaren 24an. Txango honetara joateko, 7:30etan Oiardo Kiroldegitik abiatuko den autobus zerbitzua antolatu dute. Adi, plaza kopuru mugatua egongo baita. Izena aurrez eman beharko da, martxoaren 20a baino lehen. Ordaindu beharreko prezioa 10 euro. Ondoko kontu zenbakiotako batean egin ordainketa:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805

Antolakuntzak ohartarazi duenez, norberak bere bazkaria eraman beharko du. Txango honetan parte hartzeko ezinbestekoa da mendiko federatua izan eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan 
andatza@hotmail.com helbidean”. Informazio gehiago: andatza.com