NOAUA! K.E.-ko bazkideen urteko bilkura nagusia 18:00etan Potxoenean

NOAUA! K.E.-ko bazkideen urteko bilkura nagusia 18:00etan Potxoenean

NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideen urteko bilkura nagusia deitu dugu asteazken honetarako (martxoak 13). Ohi bezala, bi hitzordu finkatu ditugu; 18:00etarako lehenengoa, ordu erdi beranduago bigarrena.

Martxoaren 13an, NOAUA! Kultur Elkarteko bazkideen urteko batzar nagusia deitu dugu 18:00etan Potxoenean. Bigarren deialdia 18:30etarako egina dugu. Gaiok hartuko ditugu ahotan:
1-2018ko memoria eta balantze ekonomikoa.
2-2019ko egitasmoak eta aurrekontuak.
3-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.
4-Galdera/erantzunak.

Hurrengo astekaria, lehenago inprentara
Martxoaren 19ko (asteartea) jai eguna tarteko, ohi baino egunbete lehenago, astelehenez eramango dugu datorren asteko aldizkaria inprentara. Honenbestez, 775. zenbakirako ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, igande hau (martxoak 17) baino lehen helarazi, erredakzioa@noaua.eus helbidera, bulegora ekarri edo 943 360 321 telefono zenbakira deitu.

Tapak eta aurkibideak
2018ko NOAUA! guztiak biltzeko garaia heldu da. 724-764 zenbakien bilduma osatzeko tapak eta aurkibideak prest ditugu. Doan eskura ditzakezue bazkideok kultur elkarteko egoitzan, gainerakoek 3 eurotan tapa eta 1,20 euroren truke aurkibidea. Koadernatzea Lizardi edo Laurok liburu dendatan egin ahalko duzue. Koadernatzea berdin ordaindu beharko dute NOAUA!ko bazkideok eta bazkide ez direnek.

Laburbira
Bueltan datorkigu euskarazko film laburren emanaldia. NOAUA!ren eskutik, martxoaren 24an aurten, 19:00etan Sutegin. Sarrera doan. 2016-2018 urte artean ekoitzitako 9 film eskainiko dira: 
-"Begi ninien koreografia" (10´30´´), Arrate Fernandez Itsaso.
-"Shell phone" (9´42´´), Miren Mujika.
-"Ama" (7´20´´), Josu Martinez.
-"Zapatak" (3´00´´), Irati Murua.
-"June" (7´33´´), Arantza Ibarra.
-"Ilunpean" (3´09´´), Lapatx films.
-"Hotzean garbitu" (14´), Maddi Barrenetxea-Marta Teijeira.
-"Erroak" (8´39´´), Ane Zuazubiskar Iñarra.
-"Handiak eta txikiak" (1´36´´), Laida Ruiz.

Saritu gehiago, NOAUA! kide izateagatik
Gogoan izan, NOAUA! kide izateak saria dakar! Txotx denboraldi honetan ere sariak banatu eta banatu ari gara inguruotako sagardotegiekin elkarlanean. Azken bi zozketetan, batean Aloña Pulido izan zen saritua. Bi lagunentzako otordua irabazi zuen Urdairan. Bestean, Jose Luis Arrastoa Zabalak bi lagunentzako otordua Saizar Sagardotegian. Zorionak eta milesker proiektu honek aurrera egiteko egiten duzuen ahaleginatik. Halako sariak tokatu nahi izanez gero, etorri NOAUA!ko egoitzara eta segituan tramitatuko dizugu bazkidetza.