Autodefentsa feminista ikastaroa larunbatean Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 15a, 08:55

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolatu du larunbatean zehar Potxoenean egitekoa duten autodefentsa feminista ikastaroa. Asteotarako tailer edo ikastaro gehiago ere iragarri dira. 

Ikastaro guztion gaineko xehetasunak dituzue lerrootan:

Autodefentsa feminista ikastaroa
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du larunbaterako, martxoaren 16rako, goiz eta arratsaldez Potxoenean. Lehendik ere ikastaro hau eskaintzen aritu den Maitena Monroy itzuliko da hitzordu honetara. Ikastarorako izen ematea zabalik dago.
Eguna: martxoak 16, larunbata.
Ordutegia: 10:00-14:00/15:30-19:30.
Tokia: Potxoenea.
Bideratzailea: Maitena Monroy.
Nori zuzendua: ikastaroan parte hartu nahi duen emakume orori.
Izen ematea aurrez, Usurbilgo Udalaren Parekidetasun Sailean: 
943 377 110
parekidetasuna@usurbil.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Gazteen batukada
Gaztelekuak antolatuta DBH1koentzat, martxoaren 30ean, 17:00-19:00 artean Potxoenean. Izen ematea aurrez Gaztelekuan edo 943 371 050 telefono zenbakian. 

Origami tailerra
Usurbilgo Udalak antolatuta 6 urtetik gorakoentzat, martxoaren 22an, 17:30-19:00 artean, Sutegi udal liburutegian. Izen ematea aurrez, martxoaren 6tik 16ra liburutegian.

Ikastaro irekiak TaPunturen egoitzan
-Martxoak 25, 9:00-13:00 edo 16:00-20:00 "Gifak sare sozialetan". Irakaslea: Arkaitz Sukuntza. Prezioa: 35 euro.
-Martxoak 26, 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 "Lanerako teknikak eta tresnak". Irakaslea: Ainhoa Iribar. Prezioa: 35 euro.
-Martxoak 27, 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 "Komunikazio plana". Irakaslea: Mikel Olaiz. Prezioa: 35 euro.
-Martxoak 28, 9:30-13:30 edo 16:00-20:00 "Microsoft access". 
Irakaslea: Ainara De Miguel. Prezioa: 35 euro.
Informazio gehiago:
943 046 771 / 691 166 409
info@tapuntu.eus
Zubiaurrenea 6

Kantu Taldea
10 urte bete dituen Usurbilgo Kantu Taldea, hamargarren urtemuga festaren atarian da jada. Gogoan izan baita, astelehenero biltzen dira kantu zaletuak 18:00-19:00 artean, Agerialdeko musika gelan.

Kzgunera datozen ikastaroak
Martxoaren 29ra arte 9:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea, apirilean 16:00-20:00 artean. Hemen datozen asteotarako iragarri dituzten lehen ikastaroen berri:
-Martxoak 14-15, 11:00-13:00 "Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez".
-Apirilak 1-12, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice",
-Apirilak 3-4, 18:00-20:00 "Erosketa seguruak Interneten".
-Apirilak 5, 18:00-20:00 "Ordainketak interneten segurtasunez".
-Apirilak 15-30, 16:00-18:00 "Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi".
Informazio gehiago:
Kale Nagusia, 37.
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
Abian den Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoko hirugarren saioa hurrengo astean, martxoaren 23an 9:00-13:00 artean Potxoenean, “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”, Aitor Etxeandiaren eskutik. 

Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Ikastaroko saioen egutegia:
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.