Otsailean 247 langabetu

Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 247 langabetu zituen Usurbilek otsailean. Ohi bezala, emakume langabetu gehiago, nahiz gizonezko gehiago kontratatzen segitzen den.

Urtarrilean baino lau langabetu gehiago zenbatu ditu otsailean Usurbilen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, 247 langabetu guztira. Duela sei bat urte genituen datuetatik urruti gabiltza. 2013. urtean ia 400 langabetu izatera heldu baitzen udalerri hau. 

2019ko otsaileko datuetara itzulita, 247 langabetu ditu Usurbilek. Haietatik 130, 45 urtetik gorakoen kolektiboan. Buruntzaldeak 3.060 langabetu, urtarrilean baino 28 langabetu gutxiago eta Gipuzkoak 31.958, urtarrilean baino 268 langabetu gutxiago. 

Usurbilek gizonezkoak baino emakume langabetu gehiago izaten segitzen du. 137 langabetu eta 110 gizonezko langabetu joan den hilabetean. Aldiz, otsailean erregistraturiko 326 lan kontratuetatik 185 lan kontratu gizonezkoenak, 141 emakumezkoenak ziren. Ia denak, 307, aldi baterako hitzartuak. 243 zerbitzuen sektorean.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK
2019ko otsaila
Usurbil: 247.     Buruntzaldea: 3.060.    Gipuzkoa: 31.958.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 110.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 39.
45 urtetik gora: 61.
 

Emakumezkoak: 137.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 58.
45 urtetik gora: 69. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 10.
Industria: 40.
Eraikuntza: 19.
Zerbitzuak: 162.
Aurretik lanik gabe: 16. 

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 660.
Astigarraga: 249.
Hernani: 881.
Lasarte-Oria: 799.
Urnieta: 224.
Usurbil: 247.
Guztira: 3.060. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.958.

Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 326.
Aldi baterakoak: 307 (178 gizonezko, 129 emakumezko).
Zerbitzuen sektorean: 243.
Sexuaren arabera: 185 lan kontratu gizonezkoenak, 141 emakumezkoenak.