Soinurbil Musika Asteko kontzertuetako baterako, kantu zaletuei deia

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 14a, 14:15

Apirileko lehen astean ospatuko den 15. Soinurbil Musika Asteko emanaldietako batean kantu zaletuak parte hartzera animatzen ditu Zumarte Musika Eskolak. Hitzordua prestatzeko entsegu saioak deitu ditu asteotarako.

"Kaixo usurbildar kantuzale, proiektu batekin gatoz zugana! Soinurbil astearen baitan kontzertu batean parte hartuko dugu eta kantatzea gustoko duzuenoi gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Abestuz ondo pasatzeko aitzakia izango da", adierazi dute Zumartetik. 

Apirileko lehen astean ospatuko den 15. Soinurbil ekimenaren baitan, hilaren 6an 19:30etan antolatu duten kontzertuan izango da. Zumarte Abesbatzak, Lauhaizeta Akordeoi Orkestrak eta Klake taldeak parte hartuko dute. Eta haiekin batera, aipatu moduan, animatzen zareten kantu zaletuak. Emanaldira batu nahi duzuenontzat honako entsegu saioak antolatu ditu Zumartek:

ENTSEGU SAIOEN EGUTEGIA
-Martxoak 14 (osteguna) 19:30-20:30 Udarregi Ikastola (DBH Musika gela).
-Martxoak 20 (asteazkena) 19:15-20:15 Udarregi Ikastola (DBH Musika gela).
-Martxoak 22 (ostirala) 19:30-20:30 Akordeoi orkestrarekin (Zehazteko).
-Apirilak 3 (asteazkena) 19:15-20:15 Udarregi ikastolan (DBH Musika gela).
-Apirilak 5 (ostirala) 19:30-20:30 Akordeoi orkestrarekin (Zehazteko).

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.