2019/03/22 22:00

Ikastaroa

Tailerra: “Ligoteo sanoa”

Tailerra: “Ligoteo sanoa”
Potxoenea, Usurbil

Ordua: 22:00.
Tokia: Potxoenea.
Gidaria: Arremanitz.
Zehaztasunak: Usurbilgo Gazte Asanbladak antolatu ohi duen kafe-tertuliaren baitan, "ligoteo sanoa" izeneko tailer mixtoa antolatu dute. "Aspalditik eta askotan esan da ligatzea oso zaila dela eta badirudi gaur egun gero eta zailagoa egiten zaigula aurrez aurre ligatzea. Horregatik, gogoetarako, trebatzeko eta esperimentazio kolektiborako espazioa ireki nahi dugu tailer honetan. Tratu Onetan oinarritutako kultura erotikoa sustatuko dugu". 
Oharra: tailer mixtoa.
Antolatzailea: Usurbilgo Gazte Asanblada.