Laburbira, euskarazko film laburren uzta berriena igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 23a, 09:03

Asteotan Euskal Herriko 35 herri bisitatuko dituen euskarazko film laburren emanaldia, Laburbira bueltan datorkigu Usurbila, urtero moduan NOAUA! Kultur Elkartearen eskutik. Igandean, martxoaren 24an, 19:30etarako antolatu dugu proiekzioa Sutegin. Sarrera doan. Aurten, 2016-2018 urte artean ekoitzitako 9 film eskainiko dira:

 

karatula-BEGI NINIAEN KOREOGRAFIA

"Begi ninien koreografia" (10´30´´), Arrate Fernandez Itsaso.
"Bideo Art honetan, maitasun istorio bizi bat kontatzen da, urratsez urrats. Musikatutako istorio hau pasioz hariklatzen da, bi pertsona hasieratik elkartzen diren unean sortutako txinpartatik, eta denboraren poderioz, garatzen doa pasio hori.

"Shell phone" (9´42´´), Miren Mujika.
Mertxeren seme bakarrak pisu eroso eta moderno bat ipintzen dio amari. Teknologia berriek amaren beharrei erantzungo dielakotan, Mertxe domotikarekin gaizki moldatzen hasten da, baina semea jada ez


-"Ama" (7´20´´), Josu Martinez.
1915eko uda. Baxenabarreko Baigorri herriko auzo urrun batean, emakume bat gutun baten esperoan bizi da.


-"Zapatak" (3´00´´), Irati Murua.
Animazio film labur honetan, nire amona Asunek gaztaroan bizitako gertaera bat irudikatzen saiatu naiz. Hernanin gertatu zen, 50.hamarkadan, nire amona Asunek 16 urte zituela: misioetatik etxera bueltan zihoazen bost lagun, tren geralekuko bidetik barrena. Amona Asun eta Mari Karmen lehenak zihoazenm beste hirurak, berriz, atzean tebeoekin despistatuta.


-"June" (7´33´´), Arantza Ibarra.
June 10 urtetako neskatila bakartia da. Bere osaba-izebarekin bizi da baserrian eta egunak pasatzen ditu bere kabuz, baserriko animaliekin jolasean edo bere irudimen bizia praktikan jarrita asmatzen dituen jokoetan.

Bere lagunengana herrira joatea baino nahiago izaten du egunero kanpo- santura joatea. Bertan sekretu bat gordetzen du…


-"Ilunpean" (3´09´´), Lapatx films.
Badira hamabi begirekin ere aurkitu ezin dien gauzak. Ikusezinak. Norberak bakardadearen bilatu beharrekoak. Itsuen errealitatea begiekin antzeman daitekeena bezain erreala da.


-"Hotzean garbitu" (14´), Maddi Barrenetxea-Marta Teijeira.
Bi ezezagun garbitegi batean aurkitzen dira. Hauen erlazioa garbigailuaren erritmoarekin parekatzen da. Hasieran, beraien arropa garbigailuan sartuko dute. Bata besteari hitzik esan ez arren, haien barne pentsamenduak aireratuko dituzte. Poliki-poliki behartua izan den elkarrizketa hori arintzen joango da, haien arteko desioa areagotuz.


"Erroak" (8´39´´), Ane Zuazubiskar Iñarra.
Duela urte batzuk bete zituen Maddik hogeita hamar. Erabakitzen ari dira ingurukoak, eta erabakitzeko gero eta denbora gutxiago uzten diote Maddiri. Eta hark ez du nahi, edo ez daki, edo ez du erabaki nahi.


"Handiak eta txikiak" (1´36´´), Laida Ruiz.
Neguko gau hotz batean, gure protagonista bere irudimenari esker mundu zoragarri batean murgiltzen da, bertan dauden arriskuei buruz ezer jakin gabe.