Martxoaren 8ko bizipenetatik ekin diote feministek balorazioari, bakoitzak bere sentipenak partekatu ditu gainontzekoekin eta egun osoan zehar bizitakoren inguruan egindako hausnarketak azaldu dituzte. Egun hartako argazki eta bideoak ikusi dituzte gogora ekartzeko prozesu guztia eta ondoren, banan-banan zenbait aspekturen gainean hausnarketa egin dute: egitaraua, zaintza, pentsiodunak, ikasleak... eta zer hobetu daitekeen idatzi dute gai bakoitzaren gainean. Adostasun nabarmena adierazi dute pare bat kontutan. Alde batetik, uste dute pentsiodun batzuk ekitaldietan partehartu batzuten ere, ez zutela haiengana behar bezala iristen asmatu. Bestetik, gizonek kudeatutako zaintza gunera haur gutxi hurbildu zirela deritze.
Etorkizuna ere hizpide dute feministek. Balorazioa positiboa bada ere, prozesua horretan geratzea kezka iturri da askorentzat. Hori horrela, Martxoaren 8ak jarraipena izan dezan, bilerak egiten jarraitzea adostu dute emakumeek eta herrian mugimenduari indarra ematea izango da hurrengo erronka nagusia.