Kantu Taldearen 10. urtemuga festaren atariko entsegu saioa gaur

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 25a, 07:59

Asteleheneroko ohiturari jarraituz, entsegu saiorako bilduko dira Kantu Taldekoak 18:00-19:00 artean Agerialdeko musika gelan. Ezohikoa izango da ordea gaurko saioa. Kantu Taldeak bete dituen 10 urteak ospatzeko larunbaterako antolatu duten festaren atariko entegu saioa hain zuzen.

Ehunetik gora kantariz eta bertara batu nahi duten guztiekin ospatuko du Kantu Taldeak, bete berri dituen 10 urteak Larunbaterako antolatu duten urtemuga festan izango da hori. Tartean nafarrekin, Tafalla eta Iruñeako kantu zaleekin. Hamaiketako, kantujira eta bazkari baten bueltan ospatuko dute, bete berri duten hamarkada. 

Ongietorriarekin eta 12:00etan egingo da kantu-jiraren ostean, bazkaritarako bilduko dira Aginagako Urdaira sagardotegian. Jada ehunetik gora lagunek eman duten izen ematea itxita dago.

EUSKAL KANTU TALDEAREN 10. URTEMUGA FESTA
Martxoak 30, larunbata
11:00 
Ongietorria hamaiketakoarekin Askatasuna plazan.
12:00-14:00 Kantujira Usurbilgo kaleetan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
14:00-18:00 Bazkaria Aginagako Urdaira sagardotegian. 
Prezioa: 31 euro. 
Izen ematea: martxoaren 14ra arte, 630 252 939 (Lurdes) telefono zenbakian. 
Oharra: leku kopuru mugatua.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.