Ezagunak ditugun bi bisitari datoz egunotan Sutegi udal liburutegira. Asteazken honetan, herritar bat; Ixabel Agirresarobe Arzallus. HH5eko ikasleei ipuin kontaketa saioa eskainiko die 18:00etan hasita. Astebete barru, Harkaitz Cano. Apirilaren 3an hain zuzen. "Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa" liburua izango dugu mintzagai eta idazlea bera gure artean egongo da; gidaritza lana, beste behin, Pako Aristiren esku. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!".
DATOZEN DEIALDIAK
Martxoak 27, asteazkena
18:00 HH5eko ikasleei zuzenduriko Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa Sutegi udal liburutegian.
Apirilak 3, asteazkena
19:00 13. Euskarazko Irakurketa Topaketa Sutegi udal liburutegian Harkaitz Caborekin. Pako Aristik bideraturiko saioan, Canoren "Fakirraren ahotsa" liburua aztertuko da.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.