Mertxe Aizpurua eta Luismari Ormaetxea, apirilaren 28ko hauteskundeetarako Gipuzkoako zerrendetan

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 27a, 12:00

Apirilaren 28ko Espainiako Gorteetako hauteskundeei begirako hautagaien zerrendak argitara eman ditu asteazken honetako (martxoak 27) Estatuko Aldizkari Ofizialak. Bi herritar aurkitu ditugu Espainiako Kongresurako eta Senaturako alderdi politikoek aurkeztu dituzten hautagaien zerrendetan; Mertxe Aizpurua Arzallus eta Luismari Ormaetxea Santsiñena.

Hilabete barru, apirilaren 28an ospatuko diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara aurkeztu diren hautagaien zerrendak eman ditu argitara asteazken honetako (martxoak 27) Estatuko Aldizkari Ofizialak. Legealdi berrirako Madrilgo Diputatuen Kongresua eta Senatua berritzeko hauteskundeotara Gipuzkoatik aurkeztuko diren zerrendei erreparatzen hasi eta bi herritarren izenak aurkitu ditugu.

Gipuzkoako Euskal Herria Bildu koalizioko Diputatuen Kongresurako zerrendaburua Mertxe Aizpurua Arzallus izango da. Bestalde, Aulki Zuriak (EB) alderdiaren Senaturako zerrendako hirugarren hautagaia Luismari Ormaetxea Santsiñena.

 

Mertxe Aizpurua Arzallus
2011-2015 legegintzaldian izan zen Aizpurua Usurbilgo alkate. Alkate zela Udalbiltzako lehendakari izendatu zuten. Legealdi hura amaitu baino lehen, egungo 2015-19 legegintzaldian ez zuela karguan segiko iragarri zuen. Legealdi hura amaituta, aurrez lantoki zuen GARA egunkarira itzuli zen. Egunkari honetako zuzendaria izandakoa da Aizpurua; sortu zenetik,1999etik 2004ra bitartean. 

Mertxe Aizpuruak Marian Beitialarrangoitiaren lekukoa hartuko du. 2016ko hauteskundeetara Gipuzkoako EHBilduk zerrendaburu gisa aurkeztu zuen Hernaniko alkate ohia izan da azken legealdian, Espainiako Diputatuen Kongresuko koalizioaren bozeramailea. 

 

Luismari Ormaetxea Santsiñena
Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitara emadakoaren arabera, Aulki Zuriak-EB-ko Senaturako hirugarren hautagaia izango da Luismari Ormaetxea Santsiñena. Ezker abertzaleko zerrenden ilegalizazio garaian, 2003-2007 urte artean Usurbilgo alkate izandakoa. Legealdi haren aurretik eta ondoren, 2015era arte, lehenbizi EA-ko zinegotzi, gero Hamaikabateko udal ordezkaria izan zen. 2015eko udal hauteskundeetan zerrenda osatzeko gonbita luzatu zuten, azkenean ordea ez ziren deialdi hartara aurkeztu.

Duela aste gutxi, Ormaetxeak NOAUA! aldizkariko ika-mika atalerako idatzia helarazi zuen. Martxoaren 22ko astekarian argitara eman genuen gutunean, Aulki Zuria-EB-ko senatarigaia izango zela iragarri zuen. Alderdi honek Ormaetxearen esanetan, "Hauteskunde Legearen aldaketa bilatzen du, non, bozka zuriak benetako eragina izango duen parlamentuetan, gaur egun eskainuen banaketan ez baita kontuan hartzen, bozka zuriak baztertzen baitituzte". Espainiako erakundeetan eserlekurik lortzen badute, eserlekuok hutsik utzi eta soldata zein diru-laguntzei uko egin asmo die alderdi honek.

12 hautagai zerrenda
Bai Espainiako Diputatuen Kongresurako, baita Senaturako ere 12 alderdi politikoek aurkeztu dituzte hautagaien zerrendak, apirilaren 28ko hauteskundeetarako. Honako hauek: EHBildu, EAJ, PSE, PP, Ciudadanos, Recortes Cero-Grupo Verde, PCTE, Elkarrekin Podemos, PACMA, VOX, Aulki Zuriak-EB, PUM+J.

 

ESPAINIAKO GORTEETAKO APIRILAREN 28KO HAUTESKUNDEAK

DIPUTATUEN KONGRESUA

1-EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)
1-Mertxe Aizpurua Arzallus. 
2-Jon Iñarritu Garcia. 
3-Esther Larrañaga Galdos. 
4-Joan Mari Olano Olano. 
5-Nerea Zubia Blazquez. 
6-Juan Ramón Garai Bengoa. 

Ordezkoak: 
1-Ana Carrere Zabala 
2- Iñaki Errazkin Vitoria.
3-Itziar Ostolaza Galdos.

2-EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) 
1-Joseba Andoni Agirretxea Urresti. 
2-Iñigo Barandiaran Benito. 
3- Txaro Rodrigo Montalvo.
4-Itziar Alkorta Idiakez.
5-Xabier Barandiaran Irastorza.
6-Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal.  

Ordezkoak:
1-Miren Elgarresta Larrabide. 
2-Angel Del Hoyo Bravo. 
3-Ane Abarrategi Baamonde. 

3. PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) [PSE-EE (PSOE)] 
1-Odón Elorza González.
2-María Luisa del Pilar García Gurruchaga. 
3-Jesús María Zaballos De llanos.
4-Azahara Domínguez Urtizberea.
5-Alfonso Gurpegui Ruiz.
6-María Lourdes Acevedo Beldarrain. 

Ordezkoak: 
1-Jon Iraola Iriondo. 
2-Gloria Vázquez Herranz. 
3-Jon Ugarte Petricorena. 
4-Aranzazu González San Vicente.  

4. PARTIDO POPULAR (PP) 
1-Iñigo Arcauz Ascargorta. 
2-María Pilar Elías Zabala. 
3-José María Murguiondo Casal. 
4-José Miguel Ochoteco Aguirre. 
5-Silvia García Baglietto (Independiente). 
6-Carlos Sancho Coscolluela. 

Ordezkoak: 
1-Patricia María Puértolas Guerra (Independiente). 
2-Pello Mirena Atxukarro Agirrezabala. 
3-María Carmen Blasco Zuasti. 
4-José Javier BarcaizteguI Martínez-Avial. 

5. CIUDADANOS-PARTIDO DE LA CIUDADANÍA (C’s) 
1-León José de Adrián Gallego. 
2-Isabel Gil Marrodán. 
3-Ignacio Martín Rodríguez. 
4-Naiara Landa Pérez. 
5-Carolina Lapido Piñeiro. 
6-Ramiro Vicente Cibrián Uzal. 

Ordezkoak: 
1-Adrián Rodríguez Seguin. 
2-María Luisa Avendaño Vicandi.  

6. RECORTES CERO-GRUPO VERDE (RECORTES CERO-GV)
1-María Ángeles Alberdi Bergareche. 
2-Roberto Gómez Egido. 
3-María del Carmen Devesa García. 
4-Nagore Blasco Bilbao. 
5-Andrés Francia Miranda. 
6-Sergio Larredonda González. 

Ordezkoak: 
1-Antonio Urquijo AzaldeguI.
2-María Inmaculada Liberal Godoy. 
3-Jesús Zabalo Martínez.
4-Igone Bilbao González.  

7. PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES DE ESPAÑA (PCTE) 
1-José Alberto Jiménez González. 
2-Laura Vázquez Martínez-Jáñez. 
3-Eneko Lanz Llamas.
4-Carmen García Llamera.  

8. ELKARREKIN PODEMOS-UNIDAS PODEMOS (PODEMOS-IU-EQUO) 
1-Pilar Garrido Gutiérrez.
2-Rafael Sainz de Rozas Bedialauneta. 
3-Ubaldo Ortiz Rodrigo.
4-Kelly Alba Holmwood Benito.
5-Carlos Rodríguez Rubio.
6-Isabel Salud Areste.  

Ordezkoak:
1-Aitzole Araneta Zinkunegi.  

9. PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA) 
1-Iván Ruiz García. 
2-Itziar Gavilán Cárcamo. 
3-Jon Orella Azcona. 
4-Verónica Diez Lantarón. 
5-Rafael Fernandez Barreña. 
6-Irene Azkarate López. 

Ordezkoak: 
1-Andrés Manjón Hidalgo. 
2-Susana Gutiérrez Pisón. 
3-Janire Robles Gutiérrez. 

10. VOX (VOX) 
1-Juan de Dios Dávila Garijo.
2-María Begoña García Conde Castillo. 
3-José Manuel Menéndez Hernández. 
4-Mónica García Fernández. 
5-María Paola Petri Ortiz. 
6-Carlos García Conde Del Castillo.  

11. ESCAÑOS EN BLANCO (EB)
1-Daniel Lizarralde Aguirre.
2-Nerea Icuza Campos (Independiente).
3-Felix García Ramos.
4-Amaya Larrea Loran (Independiente).
5-Antonio Alier Laplana (Independiente).
6-Virginia Esther de la Parra Arruabarrena (Independiente). 

Ordezkoak: 
1-Emilio Gerardo Monfort Cebrián (Independiente). 
2-Miren Lorea Uriarte Iraeta (Independiente).  

12. POR UN MUNDO MÁS JUSTO (PUM+J) 
1-José Manuel Corcuera Miranda. 
2-María Rosario Alonso Amigot. 
3-Javier Denche Parrilla.
4-Inés Cerdán Elcuaz. 
5-Gaizka Uceda Loroño. 
6-Miren Segura Ruiz. 

 

SENATUA

1. EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu) 
1-Gorka Elejabarrieta Díaz.
Lehen ordezkoa: Eider Imaz Arrate.
Bigarren ordezkoa: Iban Asenjo Garde.
2-Olaia Duarte López.
Lehen ordezkoa: Unai Larreategi Azurmendi. 
Bigarren ordezkoa: Ane Arruti Lopetegi.
3-Aitor Ibero Urbieta.
Lehen ordezkoa: Nekane Zinkunegi Barandiaran. 
Bigarren ordezkoa: Haritz Pérez Martínez.  

2-EUZKO ALDERDI JELTZALEA-PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV) 
1-Maria Isabel Vaquero Montero.
Lehen ordezkoa: RafaeL Uribarren Axpe.
Bigarren ordezkoa: María Eugenia Iparraguirre Bemposta. 
2-María Mercedes Garmendia Bereciartu.
Lehen ordezkoa: Josu Ezkurdia Santamaría.
Bigarren ordezkoa: Irune Berasaluze Lazkano.
3-Luis Jesús Uribe-Etxebarria Apalategi.
Lehen ordezkoa: Edurne Egaña Manterola.
Bigarren ordezkoa: Jon Aldazabal Etxeberria. 

3. PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) [PSE-EE (PSOE)] 
1-Maria Arrate (Miren) Gallastegui Oyarzabal. 
Lehen ordezkoa: Patxi Elola Azpeitia.
Bigarren ordezkoa: Lore Suarez Linazasoro. 
2-Lucio Hernando Albistegui.
Lehen ordezkoa: María Arritokieta Marañon Basarte. 
Bigarren ordezkoa: Juan Manuel Serna Portugal. 
3-Maria Jesús Egido Moreno.
Lehen ordezkoa: Pablo Peñacoba Alamo.
Bigarren ordezkoa: Mónica Mártinez Notario.  

4. PARTIDO POPULAR (PP) 
1-Alejandro Sáenz Muriel.
Lehen ordezkoa: Juana María de Bengoechea Estrade. 
Bigarren ordezkoa: Iñigo Maria Manrique Cia.
2-Cristina García Salinas.
Lehen ordezkoa: Juan Carlos Cano Aristoy.
Bigarren ordezkoa: Marta Sánchez Moreno.
3-Jacobo Caparros Ruiperez.
Lehen ordezkoa: Inés Baroja Horrillo.
Bigarren ordezkoa: David Vicente Hernández San Luis. 

5. CIUDADANOS-PARTIDO DE LA CIUDADANÍA (C’s) 
1-Rocio Galiana Naranjo.
Lehen ordezkoa: Sebastian Garcia Hernandez. 
Bigarren ordezkoa: María Gloria Bilbao Avendaño. 
2-Javier Ignacio Estévez Videira.
Lehen ordezkoa: María Paz Lucía Perez Martin.  
Bigarren ordezkoa: Mayr Alcaine Zapata.
3-Naomi Peña Fonseca.
Lehen ordezkoa: Naroa Paredero Lanciego. 
Bigarren ordezkoa: Luis Javier Garrido Palomares. 

6. RECORTES CERO-GRUPO VERDE (RECORTES CERO-GV) 
1-Jordi Martínez Rigol.
Lehen ordezkoa: Teresa Otero Fernández. 
Bigarren ordezkoa: Graciano Fernández Saiz. 

7. PARTIDO COMUNISTA DE LOS TRABAJADORES DE ESPAÑA (PCTE)
1-Jakes Iñarra Lasagabaster. 

8. UNIDAS PODEMOS (PODEMOS-IU-EQUO) 
1-Javier Ezkerekotza Pajares.
Lehen ordezkoa: Jesús López Velasco.
Bigarren ordezkoa: Patricia Rodiño Pijuan.
2-Nagore Basurto Escamilla.
Lehen ordezkoa: Iñigo Cabieces Casares. 
Bigarren ordezkoa: María del Carmen Salido Sierra. 
3-Amaia Pérez Bravo.
Lehen ordezkoa: José María Sasieta Korta. 
Bigarren ordezkoa: Encarnación Ramos Robles.  

9. PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA) 
1-Maria Pilar Julia Otegui Serrano.
Lehen ordezkoa: Julio Francisco Blasco Yunquera. 
Bigarren ordezkoa: Ana Maria Castro Rezola. 
2-Juan Manuel Hernández Lallement. 
Lehen ordezkoa: María Rosa García Gutiérrez. 
Bigarren ordezkoa: José Ramón Llaguno Vila. 
3-Haizea Cañadas Almazán.
Lehen ordezkoa: José Antonio Pulido Heras. 
Bigarren ordezkoa: María Isabel Benito de la Iglesia.  

10. VOX (VOX) 
1-Carlos María Bel Clerico.
Lehen ordezkoa: Laura María González Viaña (Independiente). 
Bigarren ordezkoa: Guillermo García-Conde Torres (Independiente).  

11. ESCAÑOS EN BLANCO (EB)
1-Luis García Molina.
Lehen ordezkoa: María Nieves Serrano Altimiras (Independiente). S
Bigarren ordezkoa: Jesús María Ordoñez Orzaiz (Independiente). 
2-María Cruz Pascual Sánchez.
Lehen ordezkoa: Raúl Aperribay Ganzabal (Independiente). 
Bigarren ordezkoa: Zuriñe Duran Martín (Independiente). 
3-Luis María Ormaetxea Santsiñena (Independiente). 
Lehen ordezkoa: María Romaña Pascual (Independiente). 
Bigarren ordezkoa: Andrés Juan Prado Serrano (Independiente). 

12. POR UN MUNDO MÁS JUSTO (PUM+J) 
1-María Rosario Elcuaz Viscarret.