2020ko jaien egutegia ere, Espainiari eta erlijioari lotutako ospakizunek baldintzatua

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 27a, 08:29

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2020rako jaien egutegia onartu du. Orain artekoaren bidetik, hurrengo urteko jaien egutegia ere Espainiako eta erlijio ospakizunek baldintzaturiko egutegia izango da.

Guztira 12 jai egun izendatu ditu Gasteizko Gobernuak datorren 2020rako. Martxoaren 19a aurten bezala, jai eguna izendatu dute berriz, baita uztailaren 25a ere, azaroaren 1eko eta abenduaren 6ko jai egunak igandez egokituko direlako. Gogorarazi baita, lau urtean behin gertatu ohi den moduan, otsailak 29 egun izango dituela. 

Segidan zerrendatuak datozen 12 jai egun hauei, tokiko beste bi jai egun batu behar zaizkie, herrialde eta udalerri mailakoak; gure kasuan, Gipuzkoako eta Usurbilgo jai egunak hain zuzen. Gipuzkoakoa uztailaren 31n finkatu ohi dute, San Inazio egunez. Usurbilgoa, uztailaren 2an, Santixabel Egunez. Usurbilgoa  udalbatzak onartu ohi du osoko bilkuran.

EAE-ko 2020ko JAIEN EGUTEGIA
-Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
-Urtarrilaren 6a, Errege eguna
-Martxoaren 19a, San Jose
-Apirilaren 9a, Ostegun santua
-Apirilaren 10a, Ostiral santua
-Apirilaren 13a, Pazko astelehena
-Maiatzaren 1a, Langilearen eguna
-Uztailaren 25a, Santiago apostolua
-Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna
-Urriaren 12a, Pilarreko Ama Birjinaren eguna
-Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna
-Abenduaren 25a, Eguberri eguna

Tokiko beste bi jai egunak aurreko urteotan: Gipuzkoakoa uztailaren 31n, Usurbilgoa uztailaren 2an.