Alkartasuna Kooperatibako bazkideen urteko bilkura nagusia, 18:30etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 28a, 07:20

Alkartasuna Usurbigo Baserritarren Kooperatibak bazkideen urteko bilkura nagusia deitu du ostegun honetarako. Baditu beste bi deialdi ere hurrengo astera begira; hitzaldi bat eta Sagarrondotik Sagardora ikastaro praktikoko saio berri bat.

Usurbilgo baserritarren kooperatibak bazkdieen urteko bilkura nagusia deitu du ostegunerako (martxoak 28) Potxoenean. Lehen deialdia 18:30etarako finkatu du, bigarrena 19:00etan.

Hitzaldia: “Antzinako obra maisuen logika bizitzarako geometria”
Gai honen inguruko hitzaldi praktikoa antolatu du Alkartasunak apirilaren 3an 18:30etan Potxoenean. “Spi- ral4health” lauburua aurkeztuko da, ur dastaketak, erradiestesia frogak egingo dira...

Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
Alkartasuna Kooperatibak an- tolaturiko ikastaro praktikoko hurrengo saioa apirilaren 6an, 9:00-13:00 artean Potxoenean. Oraingoan, “garbitasuna sa- gardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?”, Egoitz Zapiainekin eta Jakoba Errekondorekin.

Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Ikastaroko saioen egutegia:
-Otsailak 16:  Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.


Hitzaldia: "Antzinako obra maisuen logika bizitzarako geometria"