Felix Sarasolaren omenaldia borobiltzeko, "Gure oroitzapenak" film proiekzioa

Noaua Aldizkaria 2019ko mar. 29a, 12:06

Felix Sarasolari egingo zaion omenaldi egunean, martxoaren 31n, “Gure oroitzapenak” film proiekzioa antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak 18:30etan hasita Sutegiko auditorioan. Felix Sarasolaren lagunetako baten, Joseba Sarrionandiaren inguruko ikus-entzunezkoa dugu honako hau. Ekitaldian, Sarrionandia bera ageri eta Sarasola hil berritan Kuban egin zioten omenaldiko irudiak ere eskaini asmo dituzte.

Felix Sarasola omentzeko bi hitzordu izango ditugu igandean (martxoak 31). Lehenengoa eguerdian frontoian, bigarrena 18:30etan hasita Sutegiko auditorioan. Batetik, abenduan zendu berritan, Kubako lagunek aipatu irlan bertan egin zioten omenaldiko irudiak proiektatuko dituzte kultur etxean. Eta horrekin batera, Felixen lagun Joseba Sarrionandia hizpide nagusi duen “Gure oroitzapenak” filma ikusteko aukera izango da. Sarrionandia iruditan agertzea du helburu, Euskal Herriko nahiz atzerriko 12 zinegileren piezek osaturiko ikus-entzunezkoak. Izan harreman pertsonala, afektuzkoa, literarioa tarteko, zinegile guztiok Sarriri lotuak daude.

Egitasmoan parte hartu duten zinemagileen artean dira, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Josu Martinez, Fermin Muguruza, Maialen Sarasua, Maider Oleaga... Guztira berrehun bat laguneko auzolanaren emaitza da film hau.

“Proiektuan parte hartzen dute zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena...”. Informazio gehiago: gureoroitzapenak. adabaki.eus

Sarasolaren omenezko proiekzioa
Eguna: martxoak 31, igandea.
Ordua: 18:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: Felix Sarasolari hil berritan Kuban egin zioten omenaldiko irudien eta Joseba Sarrionandiaren inguruko “Gure oroitzapenak” lmaren proiekzioa.
Sarrerak: 6 euro (aldez aurretik Txirristran, Lizardin eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan). Bazkideek 4 euro, NOAUA! K.E.-ren egoitzan aldez aurretik.
Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.