10 urteak herritik eta herriarentzat abesten ospatu ditu Kantu Taldeak

Udaberri giro betean eta kantuan esnatu zaigu larunbat hau Usurbilen. Urtemuga festa berezi batekin; Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak 10 urte bete baititu. Kantu-jira berezia egin dute herrian barrena ehunetik gora lagunek.

Ehunetik gora kantuzale bildu ditu eguerdi partean herrian barrena ospatu den hitzorduak. Usurbilgo taldeak oraingoan, Iruñea eta Tafallako kantu zaleak izan ditu bidelagun. Irudiotan bildu dugu, kantu-jira eguzkitsua.