Usurbili abestuz amaitu dute, Kantu Taldearen 10. urtemuga festako kalejira

Kantu Taldeak bere 10. urtemuga festa eguna du larunbat hau. Kalean, kantuan abiatu dute eguna, Nafarroako kantu zaleak bidelagun zituztela. Haiei herria aurkeztu eta ezagutarazi nahi izan diete kantu-jiran herrian barrena egin duten ibilaldian, eta amaieran, herria aurkeztu nahi izan diete usurbildarrek, ongien egiten dakiten moduan; kantuan.

"Txamunto" edo Usurbilgo ereserkia eta "Usurbilgo eliza" herriko abesti ezagunak kantatuz eman diote amaiera 10. urtemuga festako kantu-jira bereziari. Elkarrekin abestu dituzte usurbildarrek eta nafarrek. Ondoko bideoan bildu dugu unea.

USURBILGO ERESERKIA
Usurbil´ko kale nagusian
Txamunto´ko zapaterian
daukagu guk txoko bat maitea
euskal billera garbia. 

Han egiten dira modu onian
konpondu gauza guztiak
tontuan ere arkitzen dira
pozez beterik gure artean.

Usurbiltarrak daukate
sagardua alkate (bis)
Irrintziz pozturik, bildurrak azturik
ibiltzen dira goiz arte (bis)

Sagardotxo maitea
erari pare gabea
argitu zazu mundua
arinduaz burua (bis).


USURBILGO ELIZA
Usurbilgo elizaren hormak
ze horma sendoak!
beren zulotan txoriek dituzte
habiak egiten
han dira sortzen, han
beren kantuak toteltzen

Gure herriko elizaren dorrea
dena edergailuz apaindua
zer dorreta galanta!

Edergailu bakoitza
harri bakoitza
zenbat izerdi, odol eta nigar
kosta ote zitzaizkien
Ameriketako inditarrei
E, Etxebeste jauna...?

Eta goiko dorre luze hori
Usurbilgo 
Eliza Nagusiaren
dorrea da
han dira sortzen, han
beren kantuak toteltzen