Antolatzaileek beraiek ateratako ondoko argazkian dituzue Intxortara egin duten bisitaldia. Larunbat arratsaldeko 19:00etan Gazte Topagunearen inguruko aurkezpena egin dute Aitzaga atarian. Apirilaren 19tik 22ra "Askatasun bulkadak independentziara!" aldarripean Lemoan ospatuko da aipatu topagunea. Testuinguru horretan antolatu du Ernai Usurbilek gaurko Bulkada Eguna.
Rukula, musikarien artean
Ekitaldi eskaintza zabala iragarri dute topagune egunetarako. Besteak beste kontzertuak eta musika taldeen artean, Usurbilgo talde bat izango da bertan; Rukula. Honela aurkeztu dute antolatzaileek herriko taldea. "Musikalki, rock instrumentala oinarri duen doinu koktelara dantzagarri eta eroa da Rukula taldea. 2014 urtean sortuak, bi disko argitaratu dituzte denbora tarte honetan, azkena, 2018 urteko “Hazi Beltzak” izeneko lana. Bigarren emaitza Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Bertan, etiketa bakarrean sailka ezineko zortzi kantu barneratu dira. Zuzeneko indartsua duen banda da honakoa".
Informazio gehiago: gaztetopagunea.eus
Intxortako irteerako irudien egilea: Ernai Usurbil.