“Kirola aitzakia hartuta, herriko haurren heziketan partaide aktibo izatea gure helburuetako bat delako. Bide batez, herritarrei zerbitzu berri bat eskaini nahi diegu”.
Futbol taldeen bilgunea izanik, egun horietan eskainiko dituzten jardueren artean futbola izango da noski, baina “Usurbil Futbol Taldeak, futbola ardatz badu ere, kirolaren onurak goraipatzen ditugu orokorrean. Horregatik, ekintza honetako eskaintza anitza eta zabala izango da”. Besteak beste, eskubaloia, jolas tradizionalak, futbola, eskupilota, herri kirolak, saskibaloia... ekintza hauetan jolasteko aukera izango dute gaztetxoek. Jolasteko aukera, ez lehiatzekoa. “Adin hauetan, kirol eta jolas ezberdinak egitea aberasgarria da eta lehiaketak alde batera utzita, haurrek jolasean gustura pasa dezaten nahi dugu”.
Kirol txokoak
-Epea: apirilaren 23tik 27ra, asteartetik larunbatera.
-Ordutegia: 9:30-13:00.
-Tokia: gune nagusia Harane futbol zelaia izango da. Baina hainbat tokitan ibiliko dira: Oiardo Kiroldegian, frontoian, herrian zehar...
-Nori zuzendua: LH 1-6 maila arteko ikasleei, 6-12 urte artekoei.
-Izena emateko:
-Izen emate orria bete.
-50 euroko ordainketa egin ondoko kontu zenbakian, haurraren izen-abizenak eta kontzeptuan “Aste Santua” adieraziz: 2095 5069 06 1071029051 (Kutxa).
-Izen emate orria eta ordainagiria, apirilaren 2an aurkeztu, 16:30-17:00 artean Oiardo Kiroldegiko sarreran Zirimarako hezitzaileari edo apirilaren 4an, 17:30-19:00 artean Usurbil Futbol Taldeak Harane futbol zelaian duen bulegoan utzi.
-Informazio gehiago: Usurbil F.T.-ren Haraneko bulegoan, futusurbil@yahoo.es helbidean.
Antolatzailea: Usurbil F.T.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Udarregi Ikastola.