"Harkaitz Canoren "Fakirraren ahotsa" liburua izango dugu mintzagai eta idazlea bera gure artean egongo da; gidaritza lana, beste behin, Pako Aristiren esku. Anima zaitez, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!", hortxe Sutegi udal liburutegitik luzatu duten gonbita.
Canok iaz Susa argitaletxearekin plazaraturikoa, “borroka armatua, klandestinitatea, erbeste paristarra..., mundua iraultzen saiatu zen belaunaldi baten erretratua da lau hamarkadatan luzatzen den nobela hau”. Imanol Larzabal kantariak inspiraturiko eleberria dugu honako hau. Protagonistaren izenari Imanol da kantariaren omenez, abizena aldatu eta Lurgain jarri dio.
Apirilak 3, asteazkena
19:00 13. Euskarazko Irakurketa Topaketa Sutegi udal liburutegian Harkaitz Caborekin. Pako Aristik bideraturiko saioan, Canoren "Fakirraren ahotsa" liburua aztertuko da.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.