Baztani itzulia eman asmo dio Andatza M.K.K.-k 2019an zehar. Diseinatua duten egitarauan aldaketarik ez bada, lau etapako itzulia prestatu dute. Lehenengoa, apirilaren 14rako. Beste hirurak udazken parterako, urritik abendura. Lehenengo ibilaldiak, Oronoz, Mugaire eta Artesiaga lotuko ditu. Hurrengo asteko txangorako izen ematea zabalik du Andatzak, apirilaren 10era arte. Plaza kopuru mugatua izango dela ohartarazi dute.
Baztango itzulia: 1. etapa
Eguna: apirilak 14, igandea.
Hitzordua: irteera 7:30etan, Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: 26 km. Oronoz-Mugaire-Artesiaga.
Izen ematea: apirilaren 10a baino lehen 10 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Plaza kopuru mugatua.
-Norbera egingo da bere otorduaren kargu.
-Andatza Mendi Kirol Klubak antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu”.
Informazio gehiago:
andatza.com
andatza@hotmail.com
Antolatzailea: Andatza M.K.K.