Zarauzko eta Zumarteko musikarien emanaldia gaur 18:30etan Sutegin, 15. Soinurbilen baitan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 4a, 08:57

Erdibidera heldua den 15. Soinurbil Musika Asteak, Zarauzko eta Zumarteko musikarien emanaldia dakar ostegun honetan (apirilak 4) 18:30etan Sutegin.

Getariako Juan Sebastian Elkano Musika Eskolak Zumartekoekin batera asteazken arratsaldean Sutegin eskainitako emanaldiaren biharamunean dator ostegun honetako Soinurbileko ekitaldia. Zumarteko tritikitxa-pandero taldeak eta Zumarte-Txiki abesbatzak Getariako tritikitilari eta panderojoleekin edota talde instrumentalarekin emanaldi bateratua eskaini zuten kultur etxean. Ondoko bideo eta argazkietan Zumartekoek eskaini zuten saioa.

15. SOINURBIL MUSIKA ASTEA
Apirilak 4, osteguna
18:30 Zarauzko eta Zumarteko biolin jotzaileen kontzertua Sutegiko auditorioan. 
Zehaztasunak: "Imanol Urbieta Udal musika Eskola 2013ko irailean sortu zen. Zarauzko udalerrian musika jarduera guztiak garatzen laguntzea da bere helburu nagusia. Gaur egun 450 ikasle ditu eta 16 irakaslez osatutako musika eskola da. Gaurko honetan biolin eta perkusioko ikasleek, urtean zehar prestatzen ari diren lana eskainiko dute Usurbilen".

Apirilak 5, ostirala: 
19:30 Txamukos Mariatxiak Artzabalgo plazan.
Zehaztasunak: "Txamukos mariatxiak gitarra, baxua, soinua, bi tronpeta eta abeslari batek osatzen dute mexikar talde hau. Hauetako bat, usurbildarra da. Korridoak, baltsak, boleroak...eta era askotako doinuak mexikar erara interpretatzen dituzte, horietako batzuk euskaraz".

Apirilak 6, larunbata 
19:30 Lauaizeta akordeoi orkestra, abesbatza eta klake taldea Usurbilgo frontoian. 
Zehaztasunak: Lauhaizeta akordeoi orkestraren, abesbatzaren eta klake taldearen emanaldia. "Lauhaizeta Akordeoi Orkestra “AKORDEON PLUS” musika elkarteak akordeoi musika zabaltzeko egiten ari den ahaleginean bultzatutako ekintzen emaitza da".

-Klake taldea: 
Partehartzaileak: Oihana Chalde, Ane Guetaria, Getary Gonzalez, Uxue Irisarri, Lide mendizabal, Ainhoa Piñas, Aitor Urruticoechea, Jon Urruticoechea, Amaia zamora. Irakaslea: Larraitz Ugartemendia.

"Klake talde hau , 13 – 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka... Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute".

Apirilak 7, igandea: Zarauzko Musika Banda
12:00 Zarauzko Musika Bandaren kalejira frontoian.
13:00 Zarauzko Musika Bandaren kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: "36 urte ditu zarauzko musika bandak eta 45 kidez osatua dago gehienak 25 urtetik beherakoak".

Apirilak 10, asteazkena
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Getariako Itur- zaeta Herri Eskolan, bertako J.S. Elkano musika eskolarekin egiten ari diren trukaketaren baitan.


Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxabank.