Sutegi atzerriko eta Euskal Herriko soinuz busti dute Txominek eta Txistumanek

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 4a, 16:36

Sutegiko auditorioan izan da Txistuman, hogei instrumentu baino gehiago jotzen dituen bilbotarra. Txikienei zuzendutako ikuskizuna eman du Txominekin batera. Txomin txistu hizlari bat da, txotxongilo bat. Kontzertuan jotzekoak ziren musikariak falta direla asten da ikuskizuna eta bien artean osatu behar dute kontzertua.

Txistuman pertsonaiaren atzean Ivan Allue ezkutatzen da, hogei instrumentutik gora jotzen dituen bilbotarra. "Txomin & Txistuman, deskontzertuan" ikuskizunean Euskal Herriko zein beste herrialde batzuetako instrumentuak jotzen ditu artistak. Bakoitzaren soinua grabatu eta gainontzekoekin nahastuta kontzertu bat ematea lortu dute, Usurbilgo haurren laguntzaz. Txistua, alboka edo ttunttuna bezalako euskal instrumentu tradizionalak jo ditu, baita gurean hain ohikoak ez diren beste zenbait instrumentu ere: gaita, banjoa, didgeridooa...