Sagarrondotik Sagardora ikastaroko saioa larunbatean, Jakoba Errekondorekin

Noaua Aldizkaria 2019ko apirilaren 5a

Sagarrondotik Sagardora ikastaroko praktikoko saioa izango da larunbat goizean Potxoenean, Jakoba Errekondorekin eta Egoitz Zapiainekin.

Alkartasuna Kooperatibak antolaturiko ikastaro praktikoko hurrengo saioa apirilaren 6an, 9:00-13:00 artean Potxoenean. Oraingoan, “garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?”, Egoitz Zapiainekin eta Jakoba Errekondorekin.

Ordutegia: 9:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Prezioa: ikastaro osoa 96 euro, Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Saio solteetarako ere izena eman daiteke. Horretarako, Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan jarri.

Ikastaroko saioen egutegia:
-Otsailak 16:  Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa. Aitor Etxeandia.
-Martxoak 2: Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa. Josu Osa.
-Martxoak 23: Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak. Aitor Etxeandia.
-Apirilak 6: garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko? Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo.
-Maiatzak 18: Ilargia eta egutegi biodinamikoa. Xabier Akizu.
-Ekainak 1: Sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak. Aitor Etxeandia.
-Uztailak 13: Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa. Josu Osa.
-Irailak 7: Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak. Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.
Laguntzaileak: Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa, Usurbilgo Udala.

Kzgunea
Hilabete amaierara arte arratsaldez zabalduko dute KzGunea, 16:00-20:00 artean. Udaberriko oporrak tarteko, itxita egongo da apirilaren 13tik 22ra. Hemen KzGunera datozen ikastaroen berri:
-Apirilak 5, 18:00-20:00 "Ordainketak Interneten segurtasunez".
-Apirilak 15-30, 16:00-18:00 “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Maiatzak 2-6, 9:00-11:00 “PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu”.
-Maiatzak 7-20, 9:00-11:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
Informazio gehiago: 943 023 684 / 
tutor.usurbil@kzgunea.net