Soinurbilek antolatuta Txamukos mariatxien kontzertua Artzabalgo plazan, arratsaldeko 19:30tan

Noaua Aldizkaria 2019ko api. 5a, 16:12

15.Soinurbil bete-betean da kontzertuz kontzertu. Osteguneko biolinjoleen kontzertuak Zumarteko 5 ikasle eta Zarauzko musikaeskolako hainbat musikari bildu ostean, Lesakako mariatxi taldearen txanda da gaur. Biolin kontzertuaren jarraipen txiki bat, ondoko bideo eta argazkietan.

Apirilak 5, ostirala: 
19:30 Txamukos Mariatxiak Artzabalgo plazan.
Zehaztasunak: "Txamukos mariatxiak gitarra, baxua, soinua, bi tronpeta eta abeslari batek osatzen dute mexikar talde hau. Hauetako bat, usurbildarra da. Korridoak, baltsak, boleroak...eta era askotako doinuak mexikar erara interpretatzen dituzte, horietako batzuk euskaraz".

Apirilak 6, larunbata 
19:30 Lauaizeta akordeoi orkestra, abesbatza eta klake taldea Usurbilgo frontoian. 
Zehaztasunak: Lauhaizeta akordeoi orkestraren, abesbatzaren eta klake taldearen emanaldia. "Lauhaizeta Akordeoi Orkestra “AKORDEON PLUS” musika elkarteak akordeoi musika zabaltzeko egiten ari den ahaleginean bultzatutako ekintzen emaitza da".

-Klake taldea: 
Partehartzaileak: Oihana Chalde, Ane Guetaria, Getary Gonzalez, Uxue Irisarri, Lide mendizabal, Ainhoa Piñas, Aitor Urruticoechea, Jon Urruticoechea, Amaia zamora. Irakaslea: Larraitz Ugartemendia.

"Klake talde hau , 13 – 23 urte bitarteko ikasleez osatuta dago. Gaztetxoak izan arren, errepertorio desberdinak lantzen dituzte: swing musika, folka... Oraingoan, akordeoi taldearekin folk doinuekin batera emanaldia eskainiko dute".

Apirilak 7, igandea: Zarauzko Musika Banda
12:00 Zarauzko Musika Bandaren kalejira frontoian.
13:00 Zarauzko Musika Bandaren kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: "36 urte ditu zarauzko musika bandak eta 45 kidez osatua dago gehienak 25 urtetik beherakoak".

Apirilak 10, asteazkena
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Getariako Itur- zaeta Herri Eskolan, bertako J.S. Elkano musika eskolarekin egiten ari diren trukaketaren baitan.


Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxabank.